Lurraldea Nafarroa
Mendikatea Montejurra
Altuera 1048 m.
Kokapena 42.63062,-2.04480
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Urramendi
Ibilbidea egindako eguna 2016-12-15
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Iratxeko monastegia
Ibilbidearen helmuga Iratxeko monastegia
Denbora igotzen 1:40 h.
Denbora guztira 3:40 h.
Distantzia 9,8 km.
Igoera desnibela 650 m.
Jeitsiera desnibela 650 m.

Montejurra

  • Eibartik irteera: 8:00etan
  • Parte-hartzaileak: Roberto, Pintado, Garate, Andoni, Mari Carmen, Iñaxio, Ángel.
  • Autoak: Roberto, Angel.

Eibartik irten 8:00etan eta Gasteiz aldera zuzendu gara, Azazeta mendatea zeharkatu Lizarra aldera abiatzeko eta Iratxeko (Aiegi) monasterioaren ondoan aparkatu ditugu autoak.

Santiago bideari jarraituz hasi gara oinez (9:35), bidea oso ondo dago markatua, ia ordu erdi gabiltzala (10:00), bide gurutze baten (seinale-tantai batek “La pila” R3 markatzen du) Santiago bidea utzi, eta ezkerretara, suabe gorantz doan bide zabal batetik, jo dugu. Laster (10:07), beste bidegurutze baten, apur bat eskumara egingo dugu igotzen jarraitzeko, aurrerago pista zabal batera iritsi gara eta honi segituz, igoera lasai bat egin ondoren, Vértice de Montejurrako (1.044 m) (11:05) tontorrera ailegatu gara. Mendi hau erraza da bereizten antena piloa dauzkalako gainean. Eguraldia nahiko lainotuta dagonez ezin dugu ondo disfrutatu paisaiarekin.

Ondo zehaztuta dagoen bidezidor batek gidatzen gaitu hurrengo bi tontorretara, lehenengo, Montejurra.ra (1.048 m) (11:15) eta gero San Cipriano.ra (1.042 m) (11:35). Tontorraren beheko aldean, mendiari izena ematen dion ermita bat dago, eta berari itsatsita aterpe txiki baina eroso bat dago, bertan atsedena hartu eta zerbait jan-edan dugu. Eten aldia aprobetxatuz, Garateri, tontorrean dagoen gurutzearekin buruan egin duen ebakian, lehenengo sendaketa egin diogu. Gero Eibarren bi puntu emango diote zauria ixteko.

Ermitatik irten eta Montejurratik ekarri dugun norabidea mantenduz (Sortalde) jaitsierari ekin diogu, bidea nahiko garbi dago, Aiegitik Montejurrara igotzeko erabiltzen dena delako, artadian barrena behera joko dugu, gerora bideak ipar aldera biratu da, Via Crucis zahar bati jarraituz.

Behin behean gaudela, basotik kanpo, pista zuzen Aiegi aldera doanean, gure ezkerretara pista bat ikusiko dugu (12:50), bere ondoan txabola bat hito garbi batekin, 90º ezkerretara biratu eta pista hau hartu dugu, berehala Santiagoko bidearekin topo egingo dugu eta berari segituz Iratxera iritsi (13:15).

Monasterioaren ondoan iturri bat daukagu (ez ardoena) baina egiten duen hotzarekin ez dugu asko erabili, eguraldiak ez du zeharo jaso eta tenperaturak nahiko baxuak mantendu dira.

Bazkaltzera Aiegin dagoen Durban jatetxera zuzendu gara, menu 13,5 €, kafea barne delarik, mantela eta eskuzapiak telazkoak, ardoa nafarra. Ondo jan dugu. Patxaran kopa 2,75 €.

Powered by Wikiloc