Lurraldea Araba
Mendikatea Gibillo
Altuera 986 m.
Kokapena 42.89348,-2.94286
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak <>
Ibilbidea egindako eguna 2016-12-01
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Andagoia (Kuartango)
Ibilbidearen helmuga Andagoia
Denbora igotzen 2:35 h.
Denbora guztira 4:15 h.
Distantzia 14,7 km.
Igoera desnibela 800 m.
Jeitsiera desnibela 800 m.

Marinda

  • Irteera Eibartik: 8:30etan
  • Parte-hartzaileak: Roberto, Pintado, Garate, Andoni, Mari Carmen, Iñaxio, Ángel, Julian .
  • Autoak: Iñaxio, Garate.

Gasteiztik igaro eta Altube mendate aldera jo dugu Izarra herritik joanda Andagoiara (Kuartango) iristeko, bertan kotxeak aparkatu eta prestatzen gara oinez hasteko. Gaurkoan, ferra baten forma duen zirkular bat egitera goaz “Barranco de las Fuentes” sakana inguratzen duen mendilerrotik. Sakana herriaren Mendebalde aldean dagoenez, alde horretara doan pista hartu dugu (9:25), eta abeletxe batera ailegatutakoan (9:38) utzi dugu, eskumatik gorantz, baso barnetik, doan bidea hartzeko.

Bideak goiko zelaietaraino garamatza, behin goian, behean utzi dugun sakana ikus dezakegu. Ipar-mendebalde aldera, zelaietan barna, doan lurrezko pista batetik jo dugu, gure ezkerrean urtegi bat ikusitakoan (10:12) pista laga eta ezkerrera abiatu gara, laster hitoak ikusiko ditugu eta hauei jarraituz Telleta/Labazar (919 m) (10:36) mendira iritsi gara. Tontorra topatzea ezta izan erreza ez, alde batetik ez delako gehiegi nabarmentzen eta, bestetik, baso itxi baten barnean dagoelako. Mendiari Arangatxa ere deitzen diote, baina izen hori bere inguruko basoari dagokio.

Beherantz joateko ez dugu bide garbirik, Ego-Sartaldeko norabidea hartu dugu zelaietan behera pista zabal batera ailegatu arte, hemen ezkerretara jo dugu, berdin pista bertatik edo bere ondotik doazen bidezidorretik, Marinda mendiaren oinean dagoen lepoaren bila. Gure ezkerretara dagoen “Barranco de las Fuentes” inguratzen ari gara goiko aldetik. Behin lepoan atseden hartu dugu zerbait jan-edateko, larrabehiak hurbiltzen zaizkigu jana eskatzen edo.

Marinda aldera jo dugu pinudi baten ondotik, mendi azpi-azpian gaudenean ate-sare bat ikusiko dugu (11:40) (marra zahar batzuk baditu), gurutzatu eta hito batzuek behetik-gorako bidezidorra adierazten digute. Berehala gaude tontorrean Marinda (986 m) (12:00). Bista ederrak dauzkagu Kuartangoko bailara aldera. Eguraldi ona da, baina oraindik mendi batzuk txapelekin ikusten ditugu.

Norabidea mantenduz ekiten diogu jaitsierari, desnibela handia izan arren erraz egiten da bidea. Behean bidegurutze baten (12:28) zuzen aurrera egin dugu eta hemendik aitzina mendi bizkar gainetik joatea nahikoa da hurrengo mendira iristeko , Alto del Castillo (836 m) (13:15).

Hemendik behera egiteko ere norabidea mantenduz egingo dugu, nahiko garbi dagoen bidezidor batetik arin jaisten gara Andagoia (13:40) auzora.

Etxe-bateko kanpo aldean dagoen iturri baten freskatu gara.

Murgiako Areso jatetxera abiatu gara bazkaltzera, menua 12,5 €tan, plater aukera asko eskaintzen ditu eta denak ondo prestatuak. Ardoak urtekoak Errioxarrak eta Nafarrak. Oso ondo jaten da, pena eskuzapiak paperezkoak izatea. Kafeekin eta patxaranekin 14,4 €tara iritsi da kontua pertsonako.

Powered by Wikiloc