Eibartik irten ginen Julianen autoan , bera txofer doala, goizeko 7:30etan, laguntzen diogu, Garatek, Moyak,Robertok eta Andonik. Mikel Lizarriturri bere kabuz doa, gero, bazkaltzeko orduan, gurekin batzeko asmoarekin.
Gasteiz zeharkatu ondoren iristen gara Pipaonera eta 8:45ean oinez hasten gara. Kanposantura doan bide hartuko dugu (Ekialde), GR-1eko marra zuri-gorriak jarraituz, burdinazko ate-sare zeharkatu eta Estillar deitutako gune batera ailegatuko gara, han Txabola bat aurkituko dugu, GR-1etik segituz, bidegurutze batean zutoin bat, ezkerrera joko dugu (Ekialde), apur bat jaisten, Laziturri gune inguruan, gure eskumara hitoak ikusiko ditugu Palomares aldera doan bidezidorra markatzen (9:30) , bidea haitzetara hurbiltzen denean eskumara jotzen du eta sigi-sagan zuzen egiten du gora, goian haitz artean, eskuak erabiliz, iritsiko gara tontorrera, Palomares 1448 m. (10.20).
Bide berdinetik itzuliko gara, baina asko jaitsi ez nahi badugu argi ibili behar dugu gure eskumara dagoen bidezidor bat hartzeko, horrela, aldapa zeharkatuz Palomares “central”en azpian dagoen lepora iritsiko gara. Hemen eskumara joko dugu, behera (Ekialde), arroketara pega-pega eginda doan bidetik, gero kanal batetik gora egingo dugu (II), horrela lepoa hartuko dugu.
Jaitsiera ezpel artean doan bidezidor batetik egingo dugu, metro batzuk beherago eskumara joko dugu (11:20) (Ekialde), laster ikusiko dugu Curz del Castillo azpian dagoen lepoa, eskumara doan bidetik joango gara (11:32),gora egiteko eskuak erabili beharko ditugu toki batzuetan, horrela kanal batera iritsiko gara (II+) (Oharra) eta hau gaindituta tontorrean gaude, Larrasa 1454m. (11:45).
Oharra: Kanaleko goiko partean “Bavarestar” teknika erabiltzea komenigarria izan daiteke, hau da, indar kontrajarriak erabiliz, kasu honetan, bizkarra pareta batean eta eskuak eta oinak bestean ipinita. Teknika honek konfiantza eta ziurtasuna emango digu.
Jaitsiera bide berdinetik egingo dugu, laster gaude lepoan eta hemendik erraz gora eginez, Cruz del Castillo 1434m (12:25).
Lepora itzuliz ezkerretara joko dugu (Ekialde) eta bideari segituz Del Toro lepora ailegatuko gara, Lagrán aldera doan bide markatutik behera egingo dugu, izugarrizko pagadi baten barne. Erne joan behar dugu gure ezkerretara doan bide bat hartzeko, markatua dago(13:07), Lagraneko bidea utzi eta Pipaonera doanetik joateko. Pipaon (14:30).
Herrian dagoen taberna bakarrean enkargatuta genuen bazkaria, bestela ez dute ematen, Mikelen neurrikoa, Errioxatara patatak eta txarri saiheskiak. Bazkaria normala, baina zerbitzua oso ona. Dena 14€.