Lurraldea Nafarroa
Mendikatea Larra
Altuera 1785 m.
Kokapena 42.93012,-0.79935
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak
Ibilbidea egindako eguna 2019-09-12
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Rincón de Belagua (Izaba)
Ibilbidearen helmuga Ricón de Belagua (Izaba)
Denbora igotzen 2:30 h.
Denbora guztira 5:05 h.
Distantzia 12,5 km.
Igoera desnibela 870 m.
Jeitsiera desnibela 870 m.

Lapazarra

SARRERA:

Irailak 11n atera gara Eibartik goizeko 7etan Izaba aldera joateko. Hiru eguneko egitasmoa daukagu pentsatua, egun bakoitzean mendi bat igotzeko asmokin; 1. egunean Errozate, 2.ean Lapazarra eta 3.ean Peña de la Virgen. Hamaika parte-hartzaile elkartu gara, Angel, Pintado, Garate, Joserra, Alfonso, Iñaxio, Arrate, Josetxo, Moya, Andoni eta Julian. Teruel bere kabuz doa, bere egitasmoekin. Lizarriturri ere joateko zen baina, bidaian kotxe istripu arin bat izan duenez, ezin izanda joan.

Izabako Txikin hartu dugu ostatua, pentsio erdian.

Lehenengo bi egunetan guk eramandakotik bazkaldu dugu, hirugarrenean, berriz, Liedenan, menua 12 €tan, oso pozik irten gara.

Irteera Rincón de Belaguatik: 8:45etan

8etan gosaldu ostean Rincon de Belaguara (bertako seinaletan Mata de Haya bezala agertzen da) abiatu gara txangoari ekiteko. 8:45etan hasi gara oinez Hego-ekialderantz hartuta, ezkerrean, orain lehorra dagoen, erreka daukagula eta basoan sartzen garela. Marra zuri-horiek (PR-203) markatzen dute gure bidea Larreria aldera. Aurrerago, gure harridurarako, markatutako bideak errekaren ibilguaren erditik garamatza, gero marrak erreka utzi (9:15) ezkerretiketa basoan sartzen dira. Pagadi eder batetik egin dugu gorantz ordubete pasatxo, basotik irten garenean 1.600 metroko altueran gaude eta berehala Larreriako lepoan aurkitu gara (10:25). Hemen GR-12akin bat egin dugu (marra zuri-gorriak) eta ekarri dugun norabidea mantenduz (Ekialde) berauei jarraituz egin dugu aurrera (Belaguako aterperantz). 500 bat metro aurrerago bideak 180ºko bihurgune bat egiten du ezkerrera eta, honen ostean, igotzen hasten da poliki-poliki, laster gure eskuman Lapazarraren harkaitzak azaltzen dira. Lepo batera iritsi baino lehenago, 15 minutu dira GR-12akin bat egin dugula, gure eskuman otez estalita dagoen mendi-hegal aldapatsu bat daukagu, GRa utzi dugu (10:40) aldapa zeharka igotzeko bidezidor moduko betetik beste lepo, orain belartsua, batera iristeko (11:02). Hemen ezkerrera hartu dugu gorantz egiteko (hito batzuk markatzen dute igoera) laster mendi bizkarrean aurkitu gara eta berari jarraituz berehala ailegatu gara tontorrera, Lapazarra (1.785 m) (11:15).

Izugarri bista ederrak Larra eta nafar Pirinioko mendi garaien aldera. Luzez gozatu dugu paisaiaz zerbait jan-edanen genuen bitartean.

Ekarri dugun norabidea mantentzen egin dugu behera, mendi bizkar harritsu ondotik doan xenda batetik, , aurrerago, bidezidorrak ezkerrera egiten du mendi gangorra utziz eta lehenagoa utzi dugun GR-12ra jaisteko (12:15), hemen eskumarantz jo dugu. Pagadi ederren barrenetik doa bidea, gero, lehen utzitako PR-203kin ere bat egin dugu eta marrei jarraituz harkaitz artean dagoen Zemeto bidegurutzera ailegatu gara (13:00). Hemen, Belaguako aterpera doan GRa utzi, eta ezkerrera egin dugu garbi PR-203 (marra zuri-horiak) bideari segitzeko, honek Belaguako errepidera jaitsi gaitu (13:32), hau hartu eta apur bat beherago, berehala, (13:35) eskumatik utzi dugu errekara jaisten den bidezidorretik joateko, eta bere ondotik hasierako tokira itzultzeko, Rincón de Belagua (13:50).

Gaurko ibilaldiak mendi garaien kutxua izan du alde batetik, eta bestetik, baso sakon eta itxietatik eraman gaitu, osagai ederrak mendi txango batentzako.

Eguraldi ona daukagula aprobetxatuz, bertan dauden mahietan bazkaldu dugu.

Powered by Wikiloc