Lurraldea Gipuzkoa
Mendikatea Satui
Altuera 829 m.
Kokapena 43.07634,-2.40190
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Landaraitz, Landarratx
Ibilbidea egindako eguna 2019-03-21
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Antzuola
Ibilbidearen helmuga
Denbora igotzen 1:25 h.
Denbora guztira 3:55 h.
Distantzia 14,9 km.
Igoera desnibela 880 m.
Jeitsiera desnibela 880 m.

Landarraitz

  • Eibartik irteera: 8:30etan.
  • Parte-hartzaileak: Josetxo, Julian, Iñaxio, Garate, Pintado, Angel, Roberto eta Agustin.
  • Autoak: Julian y Angel.

Goizeko 8:30etan abiatu gara Eibartik Antzuolara joateko. Lau tontorretik pasatuz ibilaldi zirkular bat egitea da gure asmoa: Landarraitz, Korosomuño, Arranoaitz eta Arrola. Antigua auzotik, bere izeneko baselizaren ondotik, ekin diogu txangoari, 8:55ak direnean, GI-632 errepidea gurutzatuz. Goizper fabrika ondotik pasa eta Antigua errekaren ezkerraldetik egin dugu gorantz eta bide gurutze batera iristean (9:11) , Arraindarirako seinalea, porlanezko pista zabal batetik aurrera jarraitu . Harritu egin gaituzte inguruan dauzkagun zuhaitz mota askotariko basoek, haritzak, pagoak, urkiak, eta abar. Gorago, bidegurutze batean (9:29), eskumatik gorantz egin dugu. Asaldita mendiaren ekialdean dagoen lepora heldu garenean(10:01), 90 gradu egin dugu ezkerrera pista batetik joateko, Asaladita mendia inguratzen dugula gure eskuman lagata. Aurrerago piknik gune bat topatu dugu bere mahi eta iturriekin (10:12), pistatik jarraituz eta ate bat zeharkatu ondoren, berehala eskumara jo dugu, Landarraitz (829m.) (10:20) tontorrera doan bidezidorra hartzeko. Eguna apur bat estalita egon arren, hego aldeko bistekin gozatu ahal izan dugu.

Hego aldeko kordaletik jaitsi gara hurrengo helburura joateko, baserri baten ondotik pasa eta pista utzi dugu pixka bat aurrerago (10:38), gasaren bidetik gora egiteko Korosomuño (795m.) (10:44) tontorreraino. Norabidea mantenduz behera egin dugu Lizargarate lepora jaisteko. Gure aurrean azaltzen hari da zain daukagun aldapa pikoa, 200 metroko desnibela eta %32 malda bat, ordu erdi behar izan dugu puntara ailegatzeko, Arranoaitz (895m) (11:14). Majo izerditu gara. Behean Debako bailara eta Oñati daukagula, zerbait jan-edan dugu hurrengo mendira abiatu baino lehen. Ipar-eki alderako norabide hartuz laster gaude bertan, Arrola (904m.) (11:31). Egunak lainotsu jarraitzen du, pena bat. Behean ikusten dugun Antzuolara jaisteko, ekialdera jo dugu 10 bat minutuz, GR-34.1i segituz mendi bizkarretik (11:45), gero ezkerrera pista bat hartzeko. Pinuak botatzen ibili direnez pista nahiko narrastuta dago, pinu adarren artetik ibili behar izan dugu. Bidea pagadi barrenetik doa eta, gorakoan hartu dugun, porlanezko pistara daramatza, hemendik 10 minutuetan Antzuolan gaude (12:51). Autoak utzi dugun inguruan jolas-parke bat dago bere iturriarekin, bertan freskatu eta herriko beste aldean dagoen Larrea jatetxera abiatu gara bazkaltzera. 13,5 €ko menua ondo prestatutako etxeko janariekin eta plater ederretan ateratzen dute. Aparte urteko ardoak eskatu ditugu, Villabuenako beltza eta San Martineko gorria, hauekin 15,5 €tan jarri zaigu bazkaria. Kafeak eta patxaranak Roberton lepotik, bere urtebetetzea pasa delako. Denok ados oso ondo bazkaldu dugula esateko orduan.

Powered by Wikiloc