Lurraldea Gipuzkoa
Mendikatea Irukurutzeta
Altuera 898 m.
Kokapena 43.17606,-2.37325
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak <>
Ibilbidea egindako eguna 2014-04-23
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Elgoibar
Ibilbidearen helmuga Soraluze (Txurruka jatetxea)
Denbora igotzen 3:00 h.
Denbora guztira 5:10 h.
Distantzia 18 km.
Igoera desnibela 1189 m.
Jeitsiera desnibela 915 m.

Kurutzebakarra

Nahiz eta denoi abisatu gaurkoan Julian, Angel eta Andoni bakarrik irtengo dira. Trena hartuko dugu goizeko 8etan Elgoibarrera, hango geltokian hasiko gara (8:28) Soraluzen bukatzeko. Txurruka tabernan bazkaltzeko asmoa dugu eta han emango dugu bukatutzat gaurko ibilaldia.

Azkoitira doan errepide zarraren hasieran ezkerretara doan bide zabal batetik joko dugu, laster markak , zuri horiak, ikusiko ditugu eta hauei jarraituko diegu. Markak hartu dugunetik 45 bat minutura, hauek gure eskumara behera aldera egiten dute bide gurutze batean (9:22) , utzi eta segi aurrera gora aldera. 10 minutetan errepideekin topo egingo dugu Kurutzeta baserriaren parean (9:42), gurutzatu eta gora jarraituko dugu. Gora goazela, bi baserri pasatuko dugu, lehengoa, eskumara laga; bigarrena etxe berri bat bere ondoan eta berehala Zarrikoateko lepoan izango gara (10:15). Hemen eskumara gorantz joko dugu Irukurutzeta igotzeko (11:00). Zerbait jan eta eran eta belar leuna zapalduz errez gaude Kurutzebakarran (898m) (11:20).

Azkarate aldera abiatzen gara, ez gara ziur non hartu behar dugun Txurrukara jaisteko, azkenean, Atxolin parean ezkerretara behera doan bide batetik jotzen dugu, gero ikusiko dugu okerreko aukera izan zela, lehenago hartu beharko genuke. Bide hau Soraluzera doa San Andres auzotik, eta Txurrukara joateko kriston itzulia egitera derrigortzen gaitu. Txuruka (13:40)

Normal bazkaldu dugu, zerbitzu ona, marianitoa, bazkaria, kafea eta patxarana 15 €.

Neskameari galdetuta zenbat beharko dugun Soraluzera, esaten digu “ti tau” batean egongo garela, eta horrela da. Han autobusa hartu eta Eibarrera.

Powered by Wikiloc