Parte-hartzaileak: Garate, Julián, Pintado, Andoni, Joserra, Iñaxio, Arrate, Agustin, Angel, Azpeitia y Josetxo. Kalamuan gurekin bat egin dute Robertok eta Mari Carmenek; Arraten Lizarriturrik, Akondia igota etorri dena. Moya bazkaltzera soilik.
Goizeko 8:11etan trena hartu dugu Eibartik Ermuara, eta han autobusa Markina-Xemeinera joateko. 9:30ak dira autobus geltokitik oinez hasi garenean, Etxebarria aldera doan errepiderantz abiatu gara, Markinako plaza-zumardi zeharkatu ondoren eta herriko azkeneko etxeetara ailegatutakoan errepidea utzi eta gure eskuman marra zuri-horiekin markatutako bideak hartu ditugu, Barinaga aldera doan PRa (9:38). Errepide batera iritsi eta bertatik jarraitu, baina minutu gutxi barru (9:46) utzi dugu ezkerrera egiteko marrei segituz.
Bideak ez dauka marka askorik, bost minutu pasatuta (9:52), bidegurutze batean aurrera egin, eta hurrengoan (9:58) eskumara. Hemendik aurrera hobeto markatuta dago eta erraz heldu gara Etxebarritik Barinaga doan errepidera (10:24).
Errepidea gurutzatu eta berehala (10:25) eskumara, ostera ere marra zuri-horiei segitzeko. Bideak eroso egiten du gorantz, hasieran pinadi barrenetik eta gero, goi aldean, belardietatik zehar. Zelaietatik gorantz goazela marrak utziko ditugu (11:40) gora egiteko tontorreraino, Kalamua-Maaxa (770 m) (11:48). Egun argia daukagu baina haizeak traba egiten digu puntan egoteko.
Gure hurrengo helburua Arrate, bistan daukagu gure Hego-ekialdean, bide oso markatuetik harantz abiatu gara, Garagoitxi eta Akondia mendiak gure eskuman lagata, Arrate (12:54). Hemen Akondiatik etorri den Lizarriturrikin elkartu gara.
Gaur ospakizuna daukagu, “Euskal herriko 100 mendi ederrenak” aren bigarren sortaren 50. mendia higo dugulako, hau da 150. mendia. Tiro Pichón jatetxean bazkaldu ostean Orbe deritzon pistatik jaitsi gara Eibarrera, lasai joanda 1:30an Eibarren gaude.