Lurraldea Gipuzkoa
Mendikatea Izarraitz
Altuera 927 m.
Kokapena 43.19930,-2.30110
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Kakuta, Kakute
Ibilbidea egindako eguna 2020-05-26
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Aittolako aparkalekua
Ibilbidearen helmuga Aittolako aparkalekua
Denbora igotzen 2:12 h.
Denbora guztira 3:14 h.
Distantzia 10,4 km.
Igoera desnibela 638 m.
Jeitsiera desnibela 638 m.

Kakueta

Eibartik irteera: 9:00etan

Parte-hartzaileak: Julián, Iñaxio, Garate, Pintado, Josetxo, Arrate, Agustín, Julen, Ángel, Joserra eta Andoni.

Autoak: Julian, Ángel eta Andoni.

Coronavirusaren konfinamendu osteko lehenengo irteera da hau. Oraindik murrizketak dauzkagu, beste askoren artean, tabernetako terrazetan egon gaitezke solik edo ezin gara gure probintziatik irten, adibidez. Gauzak horrela Ermuko gure lagunak ezin daitezke gurekin etorri txangora. Jatetxeak horrela, Aittola gainean Andonik daukan txabola-elkartea hartu dugu irteera puntu eta helmuga modura, toki pribatuetan 10 pertsonako kopurua bildu daitekeelako.

Eibartik abiatu gara Elgoibar eta Azkoitia bitartean dagoen Azkarate mendatera, han, Madariaga aldera doan errepidea hartu eta 5 bat kilometro egindakoan, 10. eta 11. Kilometro artean, gure eskuman Aittolako aparkalekuan utzi ditugu autoak. Pik-nik gune honetan mahaiak eta iturriak dauzkagu. Itziartik ere, etor daiteke gune honetara.

Kakueta mendia da gure helburua baina, aukera aprobetxatuz, Izarraitzeko beste tontorrak ere bisitatuko ditugu, Aittolako gurutzetik hasi, gero Erlo eta Xoxote, eta bukatzeko Kakueta.

Gure aurrean dagoen (Ipar-ekialdean) mendixka igotzen ekin diogu gaurko txangoari (9:40), txikia da baina merezi du igotzea, kosta aldera eta Izarraitz aldera dituen bistengatik, Aittolako gurutze (645 m.) (9:45). Berriz itzuli aparkalekura eta handik baso aldera, gorantz, doan bidea hartu dugu (Ego aldera). Bidea markatuta dago, ala ere, nabarmena da jende asko ibiltzen delako. Erlorako bide erdian Izkitturri izeneko iturria daukagu eta berehala, erlora doan pistekin bat egin dugu, berari jarraituz egin dugu gorantz. Ahal den tokietan pista alboan utziz, eta zelaietatik doan bidezidorretik gora, azkeneko aldapara iritsitakoan zuzen jo harri artetik, Erlo gurutze (1.030 m.) (11:00). Udaberrikoegun garbi-garbiaz gozatzeko aukera daukagu.

Xoxoatera joateko igo garen tokitik jaitsi gara, eta belardietan 10 bat minutu goazela ezkerrera jo dugu, (Ego aldera) Xoxote eta gu artean dagoen sakonera jaisteko bidezidor batetik, gero gora egiteko, belardietatik aldapa errez batetik, berehala gaude Xoxoten (912 m.) (11:20). Beste aldera jaitsi gara, aterpea dagoen tokira eta Inazio Deunaren estatura urbildu gara, bista ederrak Loiola aldera. Ostera ere aterpera itzuli eta bere aurretik doan bidea hartu dugu Mendebalderantz , Izkitturri aldera, bidea oso markatua.

Horrela, gorantzkoan Izkitturriko bideak eta pistak bat egiten duten tokira ailegatu gara. Hemen, zuzen aurrera egin behar da, utzi ezkerretara behera doan pista eta eskuman iturrira doan bidean, aurrean harkaitz haundi bat daukagu, bere ezkerretik joan gara bidezidor baten bila. Bidezidor horrek bide zabal batera eramango gaitu, eta honi jarraituz gorantz, modu errazean, haitzetara iritsi gara, hemen hito batek ezkerretik gorako bidea markatzen digu. Harri arteko aldapa piku eta motz batek tontorrera garamatza, Kakueta (927 m.) (12:00). Izugarrizko gurutze haundi batek gailur osoa betetzen du.

Igo garen tokitik ekin diogu itzulerari, harkaitzen arteko jaitsiera atzean utzi eta 200 bat metro aurrerago, ezkerretik zuzuen behera egin dugu, aldapa pikoetatik behera, bide garbirik gabe, Izkitturriko bide aldera. Horrela itzulbide luze bat saihestu dugu.

Behin bidean, ezkerrera hartu eta irteerako puntura itzuli gara (12:57).

Txabolan bazkaldu dugu, oso giro onean, bi hilabete igaro dira Eibartik kanpo mendi baten ez garela ibili.

Powered by Wikiloc