Lurraldea Bizkaia
Mendikatea Jata
Altuera 599 m.
Kokapena 43.40391,-2.84210
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak <>
Ibilbidea egindako eguna 2015-03-17
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Larrauri (Mungia)
Ibilbidearen helmuga Larrauri (Mungia)
Denbora igotzen 1:35 h.
Denbora guztira 3:30 h.
Distantzia 12,3 km.
Igoera desnibela 778 m.
Jeitsiera desnibela 778 m.

Jata

Hasieran Lekandara joateko plana geneukan baina aurreko egun hauetan berriz egin du elurra barne aldeko mendietan eta hori ekiditeko Jatara joatea erabaki dugu. Goizeko 8etan batu gara Untzagan bost lagun, Garate, Angel, Pintado, Andoni eta Julian, azken honek kotxea ekartzen du.

Mungia zeharkatuz Larrauri auzoan uzten dugu kotxea. Oso eguraldi ona daukagu, goiza fresko samarra izan arren. 8:45etan Elizalde bidea hartuta, marka zuri/gorriak ikusiko ditugu, GR.280 da, Bakio aldera doa eta Zumetzaga.ko San Miguelera eramango gaituzte (9:40). Orokorrean bidea ondo dago baina zenbait tokitan sasi eta lokatza ere bilatu dugu.

San Miguel baseliza, XII.eko erromaniko estiloko bitxi bat da, lepo baten dago, hemen Bakiora doan bidea laga eta ezkerretara joko dugu Jata aldera, bidea ezin da galdu, aldapa gogorra atsedenik gabekoa tontorreraino, hemen ere toki batzuetan sasiak bideak hartuta. Jata (599 m) (10:20). Antena handi bat punta ondoan, baina ez du galarazten handik ikus genezakeen paisai ederrak, Itsasoa, Bakio, Gazteluatxe, Armintza, ….

Berriz jaitsiko gara Zumetzagara eta norabidea mantenduz gurutzatu egingo dugu, ez ezkerretara (Bakio), ez eskumatara (Larrauri), zuzen baseliza ondotik Tollu aldera, bidea mendi bizkarretik doa eta gaina mantenduz laster gaude tontorrean, muino txiki bat da eukaliptozko inguraturik baina badauka bere buzoia, Tollu (344 m) (11:30).

Ekarri dugun norabidea mantenduko dugu goitik beherako bideari ekiteko, eukaliptozko baso hauek pista asko daukate eta bidea ez da oso nabarmena, baina badakigu, hasieran lepoari jarraitu behar diogula (Ego/Ekialde), jaisten, eta ahal dugunean, lehenengo aukeran, eskumatara aldatu (Ego/Mendebalde), beti bide garbiak hartuta.

Giro ederra gozatuz iristen gara Larraurira 12:15. Bertan iturria dugu pixka bat garbitzeko, aldatu eta Mungiara joan gara bazkaltzera.

Batzokian ondo jaten ei da baina gaur itxita dago, eta Eperra jatetxean bazkaldu dugu, ondo baina ez kanpaiak jotzeko.

Powered by Wikiloc