- Eibartik irteera: 8:etan
- Parte-hartzaileak: Roberto, Pintado, Andoni, Iñaxio, Ángel, Julian y Garate.
- Autoak: Julian y Roberto.
8etan Eibartik irten eta A-8 autopista hartu dugu Baiona aldera, Uztaritzera doan irteeratik abiatu gara Donibane Garazi aldera, iritsi baino lehen Baigorrira desbideratu eta Irulegira jo dugu. Herria mahastiaz inguratuta dago, bertan egiten dira “Irouleguy” jatorri-deitura dituzten ardoak.
Eliza ondoan aparkatu ditugu kotxeak, bertatik, ipar-ekialdera begiratuta Jara mendia eta bere tontorrean dagoen antena, ikus ditzakegu. Mendi txango zirkular bat egitera goaz, eskumatik igo eta ezkerretik jaitsi, hau da, erlojuaren horratzen norabidearen kontrakoa.
Beraz, Ipar-ekialdera abiatu gara herritik ateratzeko (9:15), kanposantura doazen seinaleri jarraituz, marra zuri-horiek ere norabide berbera daramate, hilerrira ailegatu baino apur bat lehenago (9:21) gure bideak, eta marrek, ezkerrera egiten dute gorantz segitzeko. Berehala, bost minutuetara (9:26), bidea utzi eta ezkerrera jo dugu.
Jarara joateko marrak Zuri-horiak ditugu, baina agertzen diren moduan desagertzen dira, gauzak horrela, gure erabakia beti eskuma aldera hartzen joatea izango da, mendia bere eskumatik igotzeko.
Horrela, bat-batean, lehenbiziko eskuma aldera jo dugu (9:28), aurrerago berriz ere eskumara (9:42). Hemendik aurrera eskumatik gorantz doan bideak seinale garbiak ditu eta oso garbi dago, Jara (812 m) (10:50).
Argazkiak ateratzeko orduan, zaila egiten zaigu aurrean daukagun itzelezko antena saihestea, dena dela, bistak ederrak dira, nahiko hurbil, Ipar-ekialde aldera, Hatza eta Iparla mendiak, beste aldera, berriz, Nafar Perineoko gailur elurtuak.
Ekarri dugun norabidea mantenduz ekin diogu jaitsierari, lepo bat igaro ostean, erraz igo gara hurrengo mendira, Lexudoko hegia (731 m) (11:35). Etorri garen bidetik itzuli gara pasatutako lepora (11:50), hemen eskumara hartuta (marra zuri-horiak) behera joko dugu, Irulegira doan bidetik, eta eragozpenik gabe iritsi gara (12:45).
Eliz ondoan baditugu iturri bat eta mahai eder bat, bertan bazkaltzeko modukoak, baina ia beti moduan errazera jo eta Iruritara abiatu gara Olari jatetxean bazkaltzera.
Ohi bezala ondo jan dugu, aukeran ez ditu plater asko baina denak ondo prestatuak, mantela eta eskuzapiak telazkoak 11,5eko menu batean.
Menutik aparte ardo nafarra eskatu dugunez eta hau aparte ordaindu behar denez, kanpoan hartu dugun erronda ez digute kobratu, menuko ez edandako ardoaren truke. Hau benetan aipagarria da. Gehi kafeak eta patxaranak, bakoitzana 16,5 €tan jarri da