Lurraldea Nafarroa
Mendikatea Artikutza
Altuera 829 m.
Kokapena 43.20534,-1.76530
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Izua
Ibilbidea egindako eguna 2019-11-14
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Arantza
Ibilbidearen helmuga Arantza
Denbora igotzen 2:15 h.
Denbora guztira 4:35 h.
Distantzia 14,7 km.
Igoera desnibela 800 m.
Jeitsiera desnibela 800 m.

Izu

  • Eibartik irteera: 7:30etan
  • Parte-hartzaileak: Julián, Pintado, Andoni, Joserra, Iñaxio, Arrate, Agustin eta Josetxo
  • Autoak: Iñaxio eta Andoni

Eibartik Nafarroan dagoen Arantza herrira abiatu gara, eta herriaren sarreran dagoen aparkalekuan utzi ditugu autoak. Herrira sartu baino lehenago, gure eskuman dagoen parketxo batera jaisten ekin diogu gauko txangoari (8:45), parke honetatik errekara jaisten den estrata batetik egin dugu behera.

Behin errekan (9:00), ezkerrera hartu dugu marra zuri-horiei segituz, hauek zubi batera garamatzate, erreka gurutzatu eta aurrera marrei jarraituz. Bidegurutze batera heltzerakoan (9:05), “Amekurrun” aldera markatzen duen seinale-tantai bat daukagu, berari kasu eginez gorantz egin dugu bide batetik, beti marra zuri-horiei segituz.

Hemendik aurrera gorantz egin dugu markatutako bidetik, batzuetan baso barrenetik, gehienetan pagadiak, eta beste batzuetan eremu garbietatik, Amekurrun lepora heldu arte (10:28), bidegurutze zabala, bertan seinale tantaia.

Ia 180º egin behar da ezkerrera Izu mendi aldera joateko (Hegora) , bi aukera ditugu; bat, Izu aldera markatzen duten pinturei jarraitu, bide honek mendi magaletik doa Izurristi leporaino, gero ostera ere ezkerrera egin eta tontorrera igotzeko Izu (829 m.) (11:00), , edo, bi, bide honen ezkerrean dagoen gailurrera igo eta bizkar gainetik jarraitu Izu tontorreraino.

Hego haize hotzak arropak jastera derrigortzen gaitu. Nahiz eta egun lainotsua izan, inguruko mendi elurtuak ikus ditzakegu tontor zabaletik .

Hego aldera doan mendibizkarretik ekin diogu jaitsierari, bidezidorra laster sartzen da pagadi eder baten eta han berriro aurkitu ditugu lehengo marra zuri-horiak. Berauei segituz Oiartaratako (11:43) lepora iritsi gara, ehiztarien pare bat txabola. Hemen, haizetik babestuta, zerbait jan-edan dugu. Marra zuri-horiekin markatutako bideari jarraituz berrekin diogu jaitsierari, eta ez ditugu marrak utzi Arantzara iritsi arte. Beherantz doa bidea errekara iritsi arte, gero berriz gora, aldapa motz baina piko batetik herriraino, Arantza (13:10).

Herrian bertan dagoen Burlada jatetxean bazkaldu dugu, menua 14€tan, ez da ezer eskatu behar, eguenean dagoena ateratzen dizute. Plater guztietan ez dago kalitate berdina, baina gustura atera gara. Patxaran kopa, 2€tan.

Powered by Wikiloc