Lurraldea Gipuzkoa
Mendikatea Irukurutzeta
Altuera 901 m.
Kokapena 43.09942,-2.33411
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak <>
Ibilbidea egindako eguna 2015-10-15
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Antzuola
Ibilbidearen helmuga Antzuola
Denbora igotzen 2:00 h.
Denbora guztira 4:30 h.
Distantzia 14 km.
Igoera desnibela 925 m.
Jeitsiera desnibela 925 m.

Irimo

  • Eibartik irteera: 8 etan
  • Parte-hartzaileak : Garate, Julian, Roberto, Mari Carmen, Pintado, Andoni
  • Autoak: Roberto, Andoni

Kotxeak Antzuolan aparkatu eta Ondarre Plazan dagoen XVII. Mendeko iturri baten ondotik hasi gara oinez, 8:30ak dira. Hasierako bidea marra zuri horiekin markatuta dago eta Aitzaga baserrira abiatzen da, markak jarraituko ditugu bidegurutze bateraino (9:20) non gure eskuman garbi gorantz doan bide bat ikusiko dugu, hau hartuta laster mendi lepora iritsiko gara, han, Gorlatik Irimo aldera doan bidearekin bat egingo dugu (9:33), eskumarantz joko dugu.

Bide hau jarraituko dugu beti bizkar gainetik, gure eskumatik edo eskerretik beherantz doazen bideei kasurik egin gabe, batzuetan basoen barnetik eta besteetan gailur garbietatik pasatuz Irimora(901 m) (10:30) ailegatuko gara. Apur bat aurrerago, beherantz joanda, Irimoko aterpe/gurutzea ikusiko dugu, askok tontor berarekin nahasten badute ere, hau ez da tontorra, goikoa baizik. Bertan zerbait jan eta edan dugu bideari berriz ekin baino lehen.

Toki berdinetik ez itzultzearren Zumarraga beherantz gogor doan bidea hartu dugu, laster iristen gara Lizarrituri iturrira (11:12) eta jaitsierari jarraituz iristen gara Santa Barbarako ermitara (11:27).

Hemen, eskumara jo eta ermita ondotik igarotzen den GR34atik abiatuko gara, aurrera jota, bidegurutze baten ikusiko dugu nola bidea Deskarga aldera jotzen duen (11:48), gu eskumara abiatuko gara, berehala beste bidegurutze bat (11:50), eskumara doanari kasurik ez eta ezkerrera joko dugu.

Pistatik jarraituko dugu argi-indar poste handi batekin topo egin arte (12:00), metro batzuk aurrerago, gure ezkerrean goiti-behera zuzen doan bidezidor bat ikusiko dugu eta handik joko dugu behera pista batekin topo egin arte, eskumara hartuko dugu. Baserri batera iritsitakoan, konturatuko gara trenbide (izandakoa) tunel baten gainean gaudela, trenbidearen bidetik joango gara Antzuola aldera, jakinda noiz baiten utzi beharko dugula Antzuolara jaisteko. Laster baserri baten ondotik pasatuko gara (Galardi), aurrera jarraituko dugu bideaz gozatuz, hurrengo baserria ikusi arte, hemen aurrean tunel motz bat (gainean zubia)ikusiko dugu, eta hura igaro bezain laster, trenbidea utzi eta ezkerrera joko dugu ikusi dugun baserri aldera (12:40).

Hemendik aurrera erraz daukagu, hasieran pistari jarraitu eta gero errepidea Antzuolarantz, beheko partean goranzkoan hartu dugun bidearekin bat egin arte, bera hartu eta berehala gaude Antzuolan (13:00).

Eguraldi onaz gozatuz, terraza batean ardotxo bat edan genuen bazkal aurretik, gero Larrea jatetxera abiatu ginen bazkaltzera. Oso ondo jaten da. Menua 12 €, gainerakoekin, ardoa, kafeak, patxaranak, 5 € gehiago pertsonako. Mahaia noiz libratuko zain egon garen bitartean hartu dugun tragoetara gonbidatu egin dizkigute. Ondo.

Powered by Wikiloc