Lurraldea Nafarroa Beherea
Mendikatea Okabe
Altuera 1152 m.
Kokapena 43.05807,-1.13230
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Irau
Ibilbidea egindako eguna 2022-06-06
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Irauko lepoa
Ibilbidearen helmuga Irauko lepoa
Denbora igotzen 4:30 h.
Denbora guztira 5:05 h.
Distantzia 11,8 km.
Igoera desnibela 920 m.
Jeitsiera desnibela 920 m.

Iraututurru

SARRERA:

Ekainaren 6, 7 eta 8rako antolatu dugu mendi irteera. Otsagabian ipini dugu jardueren kanpamendua. Lehengo egunean zuzen iparraldera jo dugu Iraututurru mendia igotzeko,handik Otsagabira pasatzeko. Bigarren egunean La Corona mendira joan gara, eta hirugarrenean, etxerako bida hartuta, Illon mendira igo gara.

Hamasei parte-hartzaile gara, Julian, Txurruka, Moya, Garate, Anton, Roberto, Mari Carmen, Javi Ávila, Fernando, Iñaxio, Josetxo, Angel, Pintado, Fernando, Joserra eta Andoni. Lizarriturri ere Otsagabian egon da, baina bere kabuz ibili da.

Autoak, Garatek, Fernandok, Joserrak eta Robertok ipini dituzte.

Orialde ostatuan pentsio erdian (afaria eta gosaria) hartu dugu ostatu. Bazkaldu ere bertan egin dugu bigarren egunean. Kontutan hartuta, ohe bakarreko, biko eta hiruko gelak izan ditugula, batezbesteko prezioa 37,5 € izan da eguna/pertsonako. Gosariak 5 €tan eta bazkari eta afariak 17 €tan. Kalitate prezioaren erlazioa ona begitandu zaigu. Pozik atera gara.

Iraututurru (1152 m.) 2022/06/6

Eibartik 7:30etan irten eta Esterenzubi herria (Nafarroa beherea) eta Irati bitartean dagoen Irau mendatera jo dugu. Bertatik ekin diogu gaurko txangoari (10:15). Goitik behera hasi gara ibiltzen Iraututurru mendia gure ezkerrean lagatzen dugula, laster bere eskuman dagoen mendi bizkarra hartu (10:40) eta bertatik beherantz egin dugu bailararen sakonera. 720 metroko altueran gaudenean (11:30) sig-saga beherantz egiten duen bidetik jo dugu asfaltatuko errepidebateraino (12:00), ezkerrera biratu eta bertatik egin ditugu 300 bat metro, bihurgune estu batean utzi egin dugu txabola baten ondotik pasatzeko, ezkerrera hartu eta bidetik gorantz egingo dugu pista patekin bat egin arte.

Argi egon behar dugu gure eskumatik irteten duen bidezidor batekin (12:30), hau hartuko dugu mendi bizkarrera igotzeko aldapa pikotik.

Gero, bidezidorra mendi bizkarretik egiten du gorantz eten gabeko gora-behera batean. Bero egiten du eta aldapa gogorra egiten zaigu. Bidezidor hau utzi gabe iritsi gara tontorrera Iraututurru (14:45) (1152m.). Argazki batuk egin eta zuzenean abiapuntura jaitsi gara (15:20)

Berandu gabiltza eta berehala abiatu gara Iratiko txaletetara bazkaltzera. Bi mahi elkar ondoan libre bilatu ditugu eta bertan jan dugu etxetik eramandakoa. Ondoren, Otsagabia aldera jo dugu, Larrau herrira jaitsi eta bertatik bere izeneko mendatea igo Otsagabira jaisteko.

Eguna nahiko gogorra izanda, hasteko 2:30 orduko bidaia eta ondoren izugarrizko beroa aldapan gora gindoazela. Dena dela pozik gaude egindako ekitaldiarekin.

Powered by Wikiloc