Lurraldea Nafarroa
Mendikatea Irakurri
Altuera 1142 m.
Kokapena 43.10063,-1.83964
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak
Ibilbidea egindako eguna 2021-05-27
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Ezkurra gaina (Usategieta)
Ibilbidearen helmuga Ezkurra gaina (Usategieta)
Denbora igotzen 2:20 h.
Denbora guztira 3:30 h.
Distantzia 11,4 km.
Igoera desnibela 650 m.
Jeitsiera desnibela 650 m.

Irakurri

  • Eibartik irteera: 8:00etan
  • Parte-hartzaileak: Julián, Pintado, Joserra, Anton, Javi, Angel, Escudero , Andoni, Roberto eta Mari Carmen.
  • Autoak: Javi, Roberto eta Joserra.

Proposatutako ibilbideak Irakurri mendilerroaren gailurrak ezagutzeko aukera emango digu. Bere kokapen geografikoari esker, Euskal Herriko mendi garrantzitsuen tontorrak ikusteko aukera emango digu. Bista ederrak.

Leitzatik pasatu gara Usategieta mendatera igotzeko, eta handik bi kilometrotara, gure abiapuntu izango den, Ezkurra Gainean aparkatu ditugu autoak.

Gure ezkerrean dagoen pista batetik (Iparraldera) ekin diogu gaurko ibilbideari (9:08). Laster, marra zuri-urdinak ikusiko ditugu, eta beraiei jarraituz gorantz egin dugu, bidegurutze batzuk igaro ditugu (9:31), (9:42). Baina, 45 minutu inguru oinez daramatzagunean, (9:51) pistekin berriz topo egin dugunean, seinale tantai bat ikusiko dugu Irakurrira eta Usategietara markatzen duena, seinaleri jaramonik egin gabe, eskumara jo dugu pistatik aurrera. Pistatik zuzen egin dugu Irakurri mendia gure ezkerrean lagatzen dugula.

Pistak ezkerrera bihurgune estu bat egiten duenean, aurrera egin dugu Ezkainko lepora eramango gaituen bidezidorretik, hara iritsita, gure aurrean (Ipar-Ekialdean) Arriurdiñetako gailurra pare-parean ikusiko dugu, baita bere puntara igotzeko aldapa leun eta belartsua, Arriurdiñeta (1059 m.) (10:32). Udaberriko egun bikaina daukagu.

Astia soberan dugunez, Iruñarriko menhirra ikustera hurbildu gara. Gailurretik 500 bat metrotara daukagu beste alderantz (Ekialderantz) jaitsita (10:43). Argazki batzuk atera eta itzultzeko bideari ekin diogu. Ezkainko lepora bueltatu behar dugunez, Arriurdiñeta bere eskuman uzten duen bidezidorra hartu dugu berriro tontorrera ez igotzearren.

Behin lepoan, gure aurrean (Mendebaldean), Olegiko gaina ikusiko dugu, bertara jo dugu, berriz ere marra zuri-urdinei jarraituz (marra hauek ez ditugu utziko falta zaigun ibilbide guztian), Olegiko (1064 m.) (11:12) tontorra igaro eta, norabideari eutsita , gaurko puntu gorenera igo gara Irakurri (1.142 m.) (11:30). Ikuspegiez gozatzen jarraitzen dugu.

Azken jaitsierari ekiteko, norabidea mantenduz aurrez aurre ikusten dugun putzurantz jo dugu, hemen markatutako bidezidorra ezkerrerantz egiten du eta berari segituz hasierako puntura iritsi gara, Ezkurra gaina (12:38).

Leitzara gerturatu gara bazkaltzera. Musunzar Ostatuan jan dugu. Menu on bat ematen dute 12€tan, kafea barne. Ardo gorria nafarra da.

Powered by Wikiloc