Lurraldea Gipuzkoa
Mendikatea Elgetako mendiak
Altuera 748 m.
Kokapena 43.13032,-2.49894
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak
Ibilbidea egindako eguna 2014-02-06
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Eibar
Ibilbidearen helmuga Bergara
Denbora igotzen 2:30 h.
Denbora guztira 5:00 h.
Distantzia 18 km.
Igoera desnibela 969 m.
Jeitsiera desnibela 928 m.

Intxorta

Intxortako igoera Eibartik ekingo diogu eta Bergaran bukatuko dugu ibilaldia . Txangoa Untzaga Plazarik hasiko dugu goizeko 8:30etan. Zazpi lagunekin osatutako taldea gara: Julian, Angel, Arrate, Mari Carmen, Pintado, Garate eta Andoni. Eguraldi ona daukagu eta epela, 14º goizeko zortzietan, Haizea takar dabil eta 120 k/orduko espero dira gaurko. Otsaila izateko eta mendirako, eguraldi ezin hobea.

Urki auzorantz abiatuko gara lehenbizi, autopista gaineko zubia zeharkatu bezain laster gure eskumara dauden Lekamendiko eskailerak igoko ditugu, goian Unbetik datorren pistatik jarraituko dugu , gure eskumara bihurgune estu batean utzi eta aurrera joko dugu pinudi batean sartuz, handik aurrera gure eskuman lehen bidezidorretatik gorantz joanda laster iritsiko gara Altamira baserrira (0:26 or.) aurrera jarraituz berehala gaude bidegurutze batean , hiru aukeratatik ezkerrekoa hartuko dugu eta berehala, 10 metrotara, eskumara. Handik, mendi bizkarretik, aldapa gorri luze (1/2 ordu) bati ekingo diogu zuzen, Galdaramiñotik datorren pista batekin topo egin arte, eskumara segi eta 30 bat metroetara ezkerretara bide bati jarraituko diogu eta Arraotzko lautadara eramango gaitu (1:08 or.)

Bide gurutze baten aurkitzen gara, gure norabidea utzi eta ezkerrera joango gara, Azkonabitza aldera, Elgetarantz doan errepidea laga eta. Bide honek (marka gorriak eta zuriak) laster hartuko du eskumarantz eta besterik gabe Karabietako lepora ailegatuko gara (1:38 or.), Errepide hartu ezkerretara eta Elgetara eramango gaitu. (1:55 or).

Herria ze, Kanpazarretik datorren errepidea zeharkatu eta mendiko bidetik laster gaude Salbador baselizan (2 or.) Iturria daukagu eta bertan atseden motz bat hartzen dugu.

Gorantz doan bideari ( marka berde eta zuriak) ekingo diogu , baina, laster, alanbrezko hezi bat pasatakoan gorantz joko dugu, ze markadun bidea trintxeretara doa zuzenean, aldapari jarraituz berehala Intxortako tontorrean aurkituko gara, goizeko hamaikak dira (2:36 or.) Udaberriko eguraldi daukagu, naiz eta haizetsu izan. Azken aldian tenperatu epelei eta euriei esker zelai guztiak berde berde azaltzen dira gure aurrean. Atsedena geroago lagatzen dugu haize indartsu horrekin ezin delako luze egon tontorrean.

Asensio aldera goazela trintxerak ikusteko aprobetxatu dugu, askatasun alde hildakoei gomuta bat eskainiz. Asension (3:09 or.) elizako aterpean babesten gara haizearengandik. Arkupetan zerbait jaten dugu jarraitu baino lehen.

Baseliza eskumara utzita pista batetik abiatzen gara. 20 minutuetara bide gurutze bat aurkituko dugu, eskumara Zabarte baserrira doana, gu ezkerrerantz joko dugu. Pixka bat aurrerago linea elektriko batekin topo, segi berekin, linea elektrikoa Txikasoko aldapa igotzen hasten denean gu eskumara joko dugu aldaparik apenas hartuta. Besterik gabe, bidea utzi barik laster gaude San Martzial auzoan (Goiko auzoa)(4:30 or.) Hemen ere iturria dago.

Bi aukera ditugu, edo ezkerretik zuzenean Bergarako erdi gune aldera , edo eskumatik San Antonio auzora. Gu bigarrenetik joango gara Zumelaga jantokian nahi dugulako bazkaldu . Bergara (5:00 or.) Eguerdiko 13:30 dira.

Menua kafekin 15 €. 15:20 etan autobusa hartu eta Eibarrera

OHARRA: ibilbide hau 2014an egin zen. 2018ko irailean ibilbide honetan erabiltzen den Eibar eta Azurtza arteko bidearen hasiera (Altamira puntutik gertu) itxita dago sasiak direla eta. Horren ordez igoerako bidea, itxita dagoen bidegurutze horretan bertan ezkerretik igotzen den bidetik egitea gomendatzen dugu.

Powered by Wikiloc