SARRERA:
Ekainaren 6, 7 eta 8rako antolatu dugu mendi irteera. Otsagabian ipini dugu jardueren kanpamendua. Lehengo egunean zuzen iparraldera jo dugu Iraututurru mendia igotzeko,handik Otsagabira pasatzeko. Bigarren egunean La Corona mendira joan gara, eta hirugarrenean, etxerako bida hartuta, Illon mendira igo gara.
Hamasei parte-hartzaile gara, Julian, Txurruka, Moya, Garate, Anton, Roberto, Mari Carmen, Javi Ávila, Fernando, Iñaxio, Josetxo, Angel, Pintado, Fernando, Joserra eta Andoni. Lizarriturri ere Otsagabian egon da, baina bere kabuz ibili da.
Autoak, Garatek, Fernandok, Joserrak eta Robertok ipini dituzte.
Orialde ostatuan pentsio erdian (afaria eta gosaria) hartu dugu ostatu. Bazkaldu ere bertan egin dugu bigarren egunean. Kontutan hartuta, ohe bakarreko, biko eta hiruko gelak izan ditugula, batezbesteko prezioa 37,5 € izan da eguna/pertsonako. Gosariak 5 €tan eta bazkari eta afariak 17 €tan. Kalitate prezioaren erlazioa ona begitandu zaigu. Pozik atera gara.
Illon (1278 m.) 2022/06/8
Illon mendizerra ezagutzeko asmokin Erromantzatuan (Nafarroa) dagoen Bigüezal herrira hurbildu gara.
Herriko plazatik ekin diogu txangoari (9:10) ekialdera doan bide zabal batetik. Laster, San Kirikora markatzen duen kartel bat ikusi dugu bide gurutze batean (9:25), kasu egiten diogu eta berehala (9:30) bidezidor bat hartu dugu gure ezkerretik. Berriro pistan, Faulo trikuharri ondotik pasatuko gara, bide gurutze batera iritsitakoan (10:00) ezkerretara hartu dugu. Illon menditik itzultzerakoan bidegurutze honetatik berriro pasatuko gara.
San Quirico baselizara iritsita (10:20), apur bat gorago San Quirico (10:25) (1174m.) tontorra daukagu
Mendi bizkar gainetik jarraitu dugu ekialdera joanez, Faulo (10:40) lepo eta bidegurutzera iritsita, karteltxo batek Illonera doan bidezidorra erakusten digu.
Ondo zehaztatuko bideari jarraituz tontor parera iritsi gara (11:05) (seinalea) azkeneko aldapari ekin aurretik Illon (11:10) (1278m.). Tontorra harkaitz kasko txiki bat da, joan garen 15 pertsonok apenas izan dugu tokia batera argazkia ateratzeko.
Fauloko lepora itzuli eta ezkerrera hartu dugu (Mendebaldera) eta berehala iritsi gara San Quiricora joateko bidegurutzera, ezkerrera jo eta gorako bidea errepikatzen da herrira itzultzeko, Bigüezal (12:25).
Iturri eta aska eder bat daukagu freskatzeko. Liedenera jo dugu bazkaltzera. Beti moduan ondo ematen dute.



















