Lurraldea Gipuzkoa
Mendikatea Urraki
Altuera 826 m.
Kokapena 43.13171,-2.18834
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak
Ibilbidea egindako eguna 2021-01-19
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Beizama
Ibilbidearen helmuga Beizama
Denbora igotzen 2:13 h.
Denbora guztira 3:08 h.
Distantzia 10,8 km.
Igoera desnibela 636 m.
Jeitsiera desnibela 636 m.

Illaun

Eibartik irteera: 8:30

Parte-hartzaileak: Julián, Iñaxio, Garate, Pintado, Javi , Agustín, Fernando Zuazua , Treviño, Josetxo eta Andoni.

Kotxeak: Julian, Andoni eta Javi

Ibilaldi zirkularra egingo dugu, Beizaman hasi eta bertan bukatzeko, Garrantzi, Urraki, Illaun eta Beleku mendien puntetatik igaroz.

Txangoari herriko plazatik ekin diogu (9:15) udaletxeko eraikinerantz joaten, haren parean gaudela, gure ezkerrean dagoen bide zabal bat hartu dugu eta handik gora egin, hamar minutu pasata eskumara egin dugu, zuzen gora joaz, Otegi baserrira iristeko, han, ezkerrean daukagun bide batetik gora egin dugu, eta gorantz garbi jarraituz pista batera ailegatu gara (9:40).

Pista ezkerrera hartuz Etarte lepo zabal belartsura iritsi gara, gure aurrean (Mendebaldera) Garrintza mendia dakusagu. Bere eskumatik doan bide batetik erraz iritsi gara gailurrera , Garrintza (730 m.) (10:00).

Inguruko mendietako bista ederrak ditugu, tontorrak elurtuak.

Etarte lepora itzuli behar dugu, zuzenean egin dezakegu (hasieran kontuz ibili behar da) edo igo garen lekutik jaitsi. Behin lepoan, aurrez aurre daukagun (Ipar-ekialdea) muino belartsua igo eta pinudi batera iritsi gara, han pista bat bitan banatzen da, ezkerrekoa hartu behar da, pinudian lau-lau sartzen dena (10:20).

Pista pixkanaka igotzen ari da, ordu laurden bat daramagunean (10:35), bidegurutze batera iritsita, eskumara hartu dugu, laster, (10:43) pista jaisten hasten da, baina gure eskuinera doan bidezidor bat hartu dugu, basoan gora, gero, belardi batetik igotzen jarraitu dugu, goian, erraz igaroko dugun harrizko hormatxo bat pasa eta, gailurrera eramango gaituen bidezidorrari jarraitu dugu, Urraki (825 m.) (11:00). Bistarik gabe, izeidi baten erdian dagoelako tontorra.
Bidezidorretik irten gabe, ekarri dugun norabideari eutsiz, Loiztizabalgo lepora jaitsi gara (Urraki eta Illaun banatzen dituena) (11:11), eskuinera hartu dugu, eta handik metro gutxira (11:13), gure ezkerrean dagoen alanbre-hesi bat gurutzatu dugu zuzenean belardian gora egiteko; goian, eskuinetik joanez, bidezidor bat hartuz , Illaun (826 m.) (11:26 m.) gailurrera iritsi gara. Neguko egun argi bat dugu, ikuspegi txundigarriekin.
Norabidea mantenduz jaitsi gara hurrengo helburutik bereizten gaituen lepora. Handik zuzenean jo dugu gorantz eta, punta inguratzen duten elorriak izan ezik, zailtasun handirik gabe ailegatu gara muturrera, Beleku (805 m.) (11:40).
Berriro lepora itzuli, eta ezkerretara jaitsiera argian doan bide zabal bat hartu dugu. Txabola bat igaro ondoren, ezkerrera egiten duen bide bat utziko dugu ezkerrean, baina pixka bat aurrerago (11:53) bidebanatze batean, ezkerrera jaisten den bidea hartuta jarraitu dugu. San Lorentzo ermitara iritsi eta orain errepidetik, ezkerretara, segi Beizamara itzultzeko (12:23).
Bazkaltzera, Urrestilla eta Azpeitia artean dagoen, Larrañaga jatetxera jo dugu. Oso ondo bazkaldu dugu zerbitzu on batekin.

Powered by Wikiloc