Lurraldea Nafarroa
Mendikatea Arrigorrieta
Altuera 1757 m.
Kokapena 42.81727,-0.85375
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak <>
Ibilbidea egindako eguna 2016-06-01
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Garde
Ibilbidearen helmuga Garde
Denbora igotzen 2:55 h.
Denbora guztira 5:45 h.
Distantzia 16,7 km.
Igoera desnibela 1255 m.
Jeitsiera desnibela 1255 m.

Idoia

SARRERA:

Ekainaren 1ean irten ginen Eibartik Izaba aldera goizeko 7etan. Hiru egunetan hiru mendi igotzeko asmoz (1. Idoia, 2. Txamantxoia, 3. Kartxela). Guztira 12 parte-hartzaile gara: Julian, Angel, Pintado, Roberto, Mari Carmen, Garate, Joserra, Txurruka, Iñaxio Abanzabalegi, Moya eta Andoni; taldea Lizarriturrik osatzen du, baina honek bere programa pertsonala dauka eta ez da besteokin mendira etorriko.

Joserrak,Robertok eta Moyak ipintzen dituzte autoak. Lizarriturrik berea darama bere kabuz ibiliko delako eta, azkenean, Andonik ere, bere kotxea darama, lehenago bueltatu beharreko arriskuan dagoelako.

Txiki ostatuan dauzkagu erreserbak eginda, mantendu erdian, 37€ dira pertsonako egunean. Pozik irten ginen, bai kalitateekin, bai zerbitzuekin.

  • Irteera Garde.n ( 4,5 Km): 9:30etan

Garde herria pasa eta gero, 4,5. Kilometroan usten ditugu autoak, landetxe baten ondoan. Errepidearen ezker aldean berdez markatuta dagoen bidexka hartu dugu (9:30), hitoak ere badaude. Pista zabal batera iritsitakoan (10:23), Zuberoa ermitara doazen marrak utzi, eta pista zeharkatu behar dugu bidezidor batetik jarraitzeko. Hemendik aurrera bide-txingorrari jarraitu behar diogu pistekin topo egiten dugun bakoitzean (10:34) y (10:56) , horrela goiko bizkarrera ailegatu arte, han berriro pistekin bat egingo dugu, goian gaudela pistari segitu diogu gure eskumara hartuta (Ekialde) . Aurrerago pista utziko dugu gure ezkerretik aldapaz gora jotzeko, Iñari (1.617 m) (11:34) mendiaren puntaraino. Paisaiekin eta eguraldi ederrekin gozatu dugu.

Beste aldetik jaitsi gara, aldapa piko batetik, berriz pistara joateko. Berari jarraitu diogu, igoera suabe batetik, gure eskumara Kalbeira mendia uzten dugula (gero itzuliko gara igotzera). Pista bukatzean, gure aurreko zelai aldapatsuen zehar gora egin dugu, Idoia.ko (1.757 m) (12:25) gailurrera. Geldialdi txiki bat egin dugu zerbait jan-edateko eta argazkiak egiteko.

Etorri garen toki berdinetik jaitsi eta pistara jo dugu, bertatik itzultzen gara Kalbeira.ko magaletara, pista utzi eta bide bati jarraituz igotzen gara tontorrera Kalbeira (1.690 m) (13:15).

Besta aldetik jaitsiko gara berriz pistara, ekarri dugun norabidea mantenduz, biderik gabe, zelaietatik zehar. Behin pistara ailegatutakoan, ehun bat metrotara, Kalbeira mendia bizkarrean dugula, gure ezkerretara bidezidor bat bilatu behar dugu hito batzuekin markatua (13:30). Nahiko harri solte duen bidezidor honek, zuzenean, errepideraino jaitsiko gaitu (15:00). Beherantz hartu eta berehala heldu gara kotxeetara (15:20).

Garde herriaren sarreran pik-nik gunetxo bat dago bere mahai eta iturriekin, bertara jo dugu, ondo freskatu ondoren etxetik ekarriko jakiei kontuak hartzen dizkiogu. Julianek entsalada eder bat prestatu du eta Mari Carmen bizkotxo eder bat oparitu digu. Eskerrak bi zahato ekarri ditugula, bat bakarrekin ez ginen konponduko. Bertako taberna guztiak itxita eta Izabara jo dugu kafeetara, eta, bide batez, ostatatu hartzera.

Powered by Wikiloc