Lurraldea Gipuzkoa
Mendikatea Altzania
Altuera 862 m.
Kokapena 42.93658,-2.23825
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak
Ibilbidea egindako eguna 2018-05-23
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Otzaurte
Ibilbidearen helmuga Otzaurte
Denbora igotzen 1:20 h.
Denbora guztira 3:50 h.
Distantzia 12,5 km.
Igoera desnibela 810 m.
Jeitsiera desnibela 810 m.

Gazteluberri

  • Eibartik irteera: 8etan
  • Parte-hartzaileak: Andoni, Julián, Iñaxio, Roberto, Garate, Pintado, Arrate, Josetxo, Agustin (Tontorrean bat egingo dugu, bere kabuz joan den, Lizarriturri-kin)
  • Autoak: Iñaxio, Josetxo

Etzegarate mendatetik pasatu eta Otzaurte-ko benta aurrean aparkatu ditugu autoak. Ibilaldi zirkular bat egiteko asmoa dugu, hasteko Gazteluberri-ra joango gara, gero Txurruko Punta-ra eta handik berriz Otzaurte-ra itzultzeko.

Hasteko, GR-12ren bidea hartu dugu (9:00) (Benta gure ezkerrean utzita) Etzegarate aldera joanez, aldapa batzuk igo eta jaitsi ondoren, ia ordu erdi daramaguenean (9:25), GR-12 gure ezkerrera doala utzi, eta aldapa behera segitu dugu, bide gurutze baten dagoen mendi lepo antzeko batera heldutakoan (9:40) ezkerrera egin dugu igoera suabe bati ekiteko. Bidegurutze zabal baten (10:00) aurrera egin dugu. Gazteluberriko tontorrean dagoen antena zuhaitz artean ezkutaketan jolasten ari da gurekin. Hurbiltzen goazela, aldatsa gero eta pikoa jartzen da, eta arrokara hurbildu garenean, eskumatik inguratu dugu eta nahiko garbi dagoen bide zidor batetik, haitzetik gora egin dugu tontorreraino, Gazteluberri (862 m.) (10:20). Azkeneko aldapan bat egin dugu Etzegaratetik datorren LIzarriturrikin. Puntako argazkian denok batera, zerua lainotuta.

Gailurreko haitza etorri garen tokitik jaitsi eta gero, behera egingo dugu zuzenean Mendebaldeko norabidea hartuta (10:36), Otzaurtera zuzenean joan beharko bagina moduan, belardia pasa eta gero, pagadi handi baten sartu gara, zuhaitz asko daude erorita eta jaitsiera zailtzen dute, bide arrastorik gabe behera egin dugu toki errazenak bilatuz, pista zabal batekin topo egin arte, hau ezkerrera hartu eta berehala gaude errepidean (10:57), eskumara abiatu gara errepidetik 18.kilometroraino (11:02), hemen ezkerrera egin dugu pista batetik, zubi gainetik trenbidea zeharkatu, baina laster pista utzi dugu (11:07) pagaditik zuzen gora egiteko (Hego alderantz) . Baso barrenetik gutxi ibilitako bide batek Garagartza-ko zelaietara garamatza, zelaiak Zabalaitz eta Naparitz harkaitzen arteko lepoa osatzen du.

Ahalegin bat egin dugu Naparitz haitza igotzeko, baina ez dugu asuntoa garbi ikusi eta etsi egin dugu.

Belardietatik gora ekin dugunean euria hasi du, erraz hartu dugu gaina, Txurruko Punta (991 m) (12:00). Euria izan da ere, nahiko garbi ikusten dira Aratz eta Aizkorriko mendateak.

Jaitsierari mendi bizkar gainetik ekin diogu, Ipar-mendebalderantz , Ultzama-ko lepora joateko, hemen seinale-tantaia batek Otzaurteko bidea erakusten digu, bidea ondo markatuta dago, Otzaurte (12:50). Azkeneko ordu betean euria lagun izan dugu.

Bertan bazkaldu dugu, Otzaurteko Bentan, menua eta zerbitzua oso onak 12 €tan, baina ardoa arrunta. Lizarriturri berriz egin du bat gurekin bazkaltzeko orduan, berak ordaindu ditu kafeak eta kopak, bere urtebetetzea pasa berri delako.

Powered by Wikiloc