Lurraldea Bizkaia
Mendikatea Grumeran/Triano/Mts de Galdames
Altuera 828 m.
Kokapena 43.25958,-3.06770
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak <>
Ibilbidea egindako eguna 2016-04-06
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Arribeltzaga - Peñas Negras (La Arboleda)
Ibilbidearen helmuga Arribeltzaga - Peñas Negras (La Arboleda)
Denbora igotzen 1:20 h.
Denbora guztira 4:20 h.
Distantzia 15,7 km.
Igoera desnibela 890 m.
Jeitsiera desnibela 890 m.

Ganeran

  • Irteera Eibartik: 8:30etan
  • Parte-hartzaileak: Julian, Pintado, Roberto, Garate, Andoni
  • Autoak: Julian.

Gaurko txangoa Galdameseko mendien zehar izango da, Triano eta Grumeran bezala ezagutuak ere, , horretarako La Arboledaraino joan eta handik aurrera kotxez segitu dugu Arribeltzagaraino (Peñas Negras) (3 kilometro La Arboledatik). Errepidea bukatzen den tokian aparkatu dugu autoa, meatze-ustiapenak inguruan izan duen eragina ezagutzeko Interpretazio Zentroaren ondoan. Ibilbidea markatuta dagoen bide batetik hasi dugu (9:20), laster lepo batera ailegatu gara (9:40), ezkerretara jo dugu zelai batetik zuzen gorantz, berehala gaude gaurko lehenengo tontorrean Peña Pastor (681 m) (9:47). Hemendik aurrera mendi bizkarretik jarraitu dugu (Hego-ekialde) tontorrez tontor joateko. Hurrengoa, Pico Mayor (747 m) (10:08), da, lepora jaitsi eta apur bat aurrerago, markatuta dagoen bide-txingor bat hartu dugu eskumara zipres baso baten barna gorantz jotzeko Pico Menor (730) (10:31) puntaraino, norabidea mantenduz, lepora jaitsi eta Ganeran (828 m) (11:00) igotzen dugu. Aurrera jarraituz Gasterantz.era (802 m) (11:24) heldu gara. Bista ederrak gure aurrean dagoen Eretza mendi aldera. Oraingoan Mendebaldera joko dugu behera joateko, mendi bizkarretik segituz, Pico de la Cruz.era (804 m) (11:42) iritsi gara. Gure hankapetan Galdameseko bailera dakusagu.

Azkeneko mendira joateko, Ganeran eta Gasterantz mendien artean dagoen lepora itzuli gara, behin lepoan, Arribeltzagara (Peñas Negras) doan bidea utzi eta ezkerretara jo dugu, hasieran apur bat behera egiten du, gero igoera suabe batez Giuruz.eko(690 m) (12:23) tontorrera.

Ipar aldera joaz jaisten gara markatuta dagoen bide baten bila, honek hasierako tokira eraman gaitu. Bideak meatze artean garamatza, bai paisai hunkigarria utzi digutena!. Bukaeran , Ezkerraldera eta Bilbo aldera dauden bistekin gozatu dugu. (13:40).

La Arboledan bazkaldu dugu, ardotxo bat edan eta gero, Funi jatetxean, menua 15 Euro, ondo eman digute eta atentzioa ere ona. Patxaranak garestiak, 4,5 euro. Denera 20 euro.

Powered by Wikiloc