- Eibartik irteera: 8:00 h.
- Parte-hartzaileak: Andoni, Julián, Agustin, Iñaxio, Roberto, Mari Carmen, Garate.
- Autoak: Roberto, Iñaxio.
Gasteizko Ipar-ekialdean dagoen Otogoien herritik eman diogu gaurko txangoari hasiera goizeko 8:50etan. Herriko goiko aldean ezkerrera jo dugu GR-25aren marra zuri-gorriei jarraituz (Mendebalde), laster (9:00), GRa utzi eta zuzen segitu dugu Los Goros koba aldera markatuta dagoen bidetik. Kobetan apur bat gelditu gara beraien sarrera erraldoiak ikusten.
Ekarri dugun pista berreskuratuta gorantz segituz berehala iristen gara Santa Marina baselizara (10:00) eta bideari jarraituz goiko bizkarrera heldu gara (10:20), hemen eskumara jo dugu, hitoak dauzkagu bidea markatzen, tontorrera ailegatzeko igoera erraz bat igo eta gero, Ganalto (898 m) (10:30). Burdinazko gurutze handi bat daukagu bere puntan.
Gora gatozela mendi gaina lainopean zegoen baina orain garbi dago, dena dela, inguruko mendiak, Gorbeia barne, estalita jarraitzen dute. Dabilen haize hotzetik babesa bilatu behar izan dugu zerbait jan-edateko.
Ibilbidearekin jarraitzeko tontorrean eskumara jo dugu (Ekialde) mendi bizkarretik segituz Olazar lepora jaisteko (11:15) eta norabidea mantenduz izen bereko mendira igotzeko, Olazar (883 m) (11:25). Hemen lainoak ez digu ezer ikusten utzi. Lepo berdinera jaitsi gara eta, hau apur bat eskuman lagata, garbi behera doan bide batetik abiatu gara Ego aldera. Bideak zuzen garamatza ostera ere Otogoien herrira (12:10).
Herriko iturri baten garbitu eta gero, bertako erretegi baten ardotxo bat edan dugu. Denbora daukagunez Legutianora joatea erabaki dugu bazkaltzera . Esneitza jatetxean jan dugu, oso ondo, urteko ardoak eta mantela eta esku-zapiak telazkoak. Zerbitzu ere ona. Kafeak eta patxaranak kontuan hartuta 16,5 € bakoitzeko.Gustura irten gara. Lizarriturri jatetxera etorri da gurekin batera bazkaltzera Busto (976 m) mendira igo eta gero.