Lurraldea Gipuzkoa
Mendikatea Izarraitz
Altuera 626 m.
Kokapena 43.24391,-2.35037
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Gaintxipixa
Ibilbidea egindako eguna 2019-10-30
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Lastur
Ibilbidearen helmuga Lastur
Denbora igotzen 2:46 h.
Denbora guztira 3:54 h.
Distantzia 10,8 km.
Igoera desnibela 734 m.
Jeitsiera desnibela 734 m.

Gaintxipia

  • Eibartik irteera: 8:30etan
  • Parte-hartzaileak: Julián, Iñaxio, Garate, Pintado, Josetxo, Arrate eta Agustín.
  • Autoak : Josetxo eta Julian

Eibartik irtenda Debako Lastur auzora abiatu gara. Goizeko 9:07ak direnean hasi gara oinez Itziar aldera doan errepidetik, 800 bat metrotara, gure eskuman dagoen baserri batera iritsi baino lehen, eskumara hartu dugu gorantz egiteko alanbrezko hesi baten ondotik eta pinudi baten albotik, goian, harrobitik datorren legarrezko pista batekin bat egin eta bertatik gorantz joan eta bidegurutze batera ailegatutakoan (9:38), eskumara egin dugu.

Bailara iriki batera iritsi gara, barrenean baserri zahar bat daukala, bere aldera hurbildu eta gure eskuman lagatzeko, gero bideak siga-sagan egiten gora eta bidegurutze batera heldutakoan eskumara hartu (10:04) eta, berehala, hurrengo bidegurutzean, gure eskuman dagoen bideak (10:07) zelai batera garamatza, hemen behera egin dugu beheko aldean ikusten den bide batera jaisteko, eskumara jo eta bide zabaletik joanda argi-indarraren burdinezko dorrea dagoen lepo batera heldu gara. Hemendik ekin diogu Gaztelu mendiko azken aldapari.

Igoera karstiko bezala ezagutzen den kareharrietatik zehar doa, zulo zorrotzak han eta hemen, argi ibili beharreko tokia. Harrizko tontorrean, buzoi zahar baten aztarnak, Gaztelu (533 m) (10:40), bista ederrak itsas aldera.

Etorri garen lekutik itzuli gara argi-indarraren dorrea dagoen lepora, aurrera egin dugu orain bide zabaletik, ezkerrean lagata lehenago ekarri dugun bidea, hasieran belardietatik zehar eta gero pinuditik barna. Bi metalezko erromarak daudelako, oso erraz bereizten den bidegurutze batea iritsi gara (11:18). Puntu honetan marra zuri-horiekin bat egin dugu, eta eurek markatutako bideari jarraituko diogu ibilbidearen bukaeraraino.

Erentza baserriaren aztarna ondotik pasatutakoan zerbait jan-edateko gelditu gara (11:24). Aurrera eginez Artola baserria eta Gaintxipia mendiaren artean dagoen lepotxo batera (11:48) ailegatu garean , marrak utzi (gero berriz hartuko ditugu), eskumara biratu gara azkeneko aldapari aurre egiteko eta, 8 minutuetan, tontorrera igotzeko Gaintxipia (626m.) (11:56). Gure inguruko bista ederrekin gozatu dugu.

Jaitsiera Ipar-mendebalderako norabidea hartuz egin dugu, txabaola bat pasa eta berriz egin dugu bat lehenago ekarri ditugun marra zuri-horiekin, hauei jarraituz bailaren barrenera jaitsi gara, behin errepidean (12:50), hau eskumara hartuz berehala Lasturren (12:59). Iturria eta errekatxoa aukeran dauzkagu freskatzeko. Gustura egin dugun txangoarekin.

Lasturren bertan daukagu bazkaria enkargatuta. Mahaia prestatzen diguten bitartean ardotxo bat edan dugu tabernan. Menua, kafea barne duela 12 €tan dago. Etxean egindako janariak, gaur, aukeran, babak bere odoloste eta saiheskiekin. Ardo beltza Errioxakoa eta gorria nafarra. Patxarana, 3 € kopako. Oso pozik irten gara.

Powered by Wikiloc