Club Deportiboko irteera aprobetxatuz igo genuen Ezkaurre eta Hiru erregeen mahaia . Mendi hauek Euskal Herriko Zeharkaldiaren azkeneko bi etapan barruan daude. Eibartik irten ginen bi egunetarako Izabara, goizeko 7etan, autobusez 40 lagun. Bederatzi lagun goaz mendiko koadrilakoak, Periko, Julian, Txurruka, Joserra, Garate, Roberto, Mari Carmen, Pintado eta Andoni.
Goizeko 10etan Izaban gaude, hemen izugarrizko mugimendua dago, ehunka txirrindulari lasterketa baten parte hartzen. 10:10 oinez hasten gara. GR.11 bidetik goaz Ezkaurre igotzeko, 10:40 (ordu erdira) , bide gurutzean GR 11.4 hartzen dugu, hemen Txurrukak GR 11tik segitzen du, bakarrik, Puerto de los Navarrosera zuzenean.
Oso paraje politetik, lehenengo basoa eta gero belardiak goaz , Berroetako bailarari itzuli osoa ematen diogu, Arnaia mendi ondotik pasa eta gelditu ginen zerbait jatera (12:30) , poliki, zerbait jaisten, Ezkaurreko lakura ailegatzen gara (13:05). Lehortuta dago. Hemendik gora jo behar da kanal batetik, gogorra eta luzea izan arren laster daramatzagu tontorrera, Ezkaurre 2.047m (13:45). Mari Carmen nahiko makal dabil eta Roberto eta Julian berarekin datoz atzetik. Eguraldi ona eta oso bista ederrak.
Ezkaurreko bide normaletik goitik behera jotzen dugu Puerto de los Navarros (15:00) aldera eta 15:15etarako Zurizan gaude.
Aprobetxatuz bertan dagoela autobusa gure poltsekin kanpinean dutxatzen gara. 16:00tako denok mahaian jarrita bazkaltzen. Ondo ematen dute. 18:30etan autobusa Izaba aldera.
Txikin daukagu hostatua eta bertan afaria (txikiteoa egin ondoren) 9:30etan.