Lurraldea Zuberoa
Mendikatea Arbaila
Altuera 1204 m.
Kokapena 43.13224,-0.99836
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak <>
Ibilbidea egindako eguna 2017-06-12
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Ahüzki mendatea
Ibilbidearen helmuga Ahüzki mendatea
Denbora igotzen 2:45 h.
Denbora guztira 5:10 h.
Distantzia 16,8 km.
Igoera desnibela 950 m.
Jeitsiera desnibela 950 m.

Etxekortea

SARRERA:

Hiru eguneko irteera egiteko Ekainak 12an atera ginen Eibartik goizeko 7etan Iparralderantz, mendi hauek igotzeko asmoz, Etxekortea (1), Okabe (2) eta Arthunolatze (3). Guztira 13 lagun Ángel, Pintado, Roberto, Mari Carmen, Garate, Joserra, Iñaxio, Julian, Moya, Arrate, Andoni, Agustin eta Josetxo. Taldea Lizarriturrik osatzen du, honek bere programa du eta bere kabuz ibiliko da:

Julianek, Angelek, Iñaxiok eta Garatek ipintzen dituzte autoak. Lizarriturrik berea darama.

Chalet Pedro-n (Irati, Mendibe) hartu dugu ostatu bi bungalow alokatuz, bakoitza zazpi lagunentzako. Eguraldi ona izan dugunez nahiko ondo konpondu gara, egunero kanpoan bazkaltzeko aukera izan dugulako. 44€ egunean pertsonako, gosaria eta afaria barne. Janarien kalitateekin eta zerbitzuekin pozik atera gara. Bertara autoz iristen da baina errepidetik at gelditzen da, Urbeltza errekaren ondoan, mahaiak ditu pagoen gerizpean. Ondoan presa eder bat daukagu eta bertan bainu hartzeko aukera ere izan dugu, udarako toki ederra.

Bazkari guztiak etxetik eramandakoekin egin ditugu.

  • Irteera: Ahüzki mendatea

Eibar irten eta A-8a hartu dugu Baiona aldera, Donibane Garazitik pasa eta Bastida-n ezkerrera jo Ahüzki mendatea igotzeko, bertan aparkatu ditugu autoak. Gora goazela laino trinkoa izan dugu, ez zen ezer ikusten, penosoa, gidarientzako batik bat. Laino itxi honek egun osoan lagunduko digu, hala ere ateri izan dugulako pozik. Egoera honetan txangoa posible izan da GPSak erabili ditugulako.

Mendatetik pista bat hasten da Ahüzki-ko iturrira joateko seinaleekin, hortik abiatu gara (9:35) eta gorantz egingo dugu mendiaren bizkarrera igotzeko, gainez gain joan gara Ipar-ekialde aldera, gure aurrean Ihatea mendiak osatzen duten haitz multzoak dauzkagu. Zelaia utzi eta arroketan sartzen garenean igoera errazten diguten bidezidorrak eta hitoak topatu ditugu, Ihatea Egoalde (1.284 m) (10:45), pagadia zeharkatzen duen eta ibiltzeko oso deseroso den haitzezko gandorrari jarraituz, Ihatea Iparra (1.270 m) (11:05).

Bi gailurren arteko ibilaldia deserosoa izan baldin bada, Etxekortea aldera joateko bizkarretik behera (Iparra) egin dugun jaitsiera askoz ere txarragoa. Aldapa oso pikoa, haitzak eta larreak nahastuz egindako zorua bustita dagoenez arreta handiz ibili behar izan dugu . Basotik barne egin dugun beherako ibilbide guztian ez dugu ez bidezidorrik ez markak ikusi, baina lehuntzen denean eta Etxekortea-ko igoera hasi baino lehenago bidezidorra eta hitoak bilatu ditugu, horrela, ipar aldeko norabidea mantenduz iritsi gara tontorrera, , Etxekortea (1.204 m) (12:20).

Ekarri dugun bidetik jaisten hasi gara baina laster eskumara egin dugu (Iparra), behera egiteko belardi zabal eta aldapatsuetatik, ganaduek egindako xenda asko lagungarri dira jaisteko baina ez dute balio norabidea aurkitzeko. Aukera errazenak hartuz egin dugu zelai pikuetatik beherantz pagadi baten sartu arte, jaisten jarraitu dugu bide zabal batekin bat egin arte, hau ezkerrera hartu dugu (Hegoa), Eltzarreordokia-ko lautadara garamatza. Zabalgunea zeharkatzen duen pistatik kilometro batzuk egingo dugu gorantz Iharpu lepora ailegatu arte, kilometro bat bakarrik daukagu errepidez Ahüzki mendateraino. (14:45). Ibilbidea luzea egin zaigu, alde baterik zoruaren egoeragatik eta bestetik lainoak ez digulako ezer ikusten utzi.

Mendatean bertan dagoen aterpea itxita dago, baina kanpoan dituen mahaiak aprobetxatu ditugu bertan bazkaltzeko. Hemendik Chalet Pedrora zuzendu gara, irabazitako dutxa eder bat zain daukagu bertan.

Powered by Wikiloc