Lurraldea Gipuzkoa
Mendikatea Erroizpe/Ulizar
Altuera 804 m.
Kokapena 43.12524,-2.01859
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak
Ibilbidea egindako eguna 2021-05-31
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Orexa
Ibilbidearen helmuga Orexa
Denbora igotzen 2:15 h.
Denbora guztira 4:00 h.
Distantzia 14,6 km.
Igoera desnibela 700 m.
Jeitsiera desnibela 700 m.

Erroizpe

  • Eibartik irteera: 8:00etan.
  • Parte-hartzaileak: Julian, Escudero , Andoni, Roberto eta Garate
  • Autoak: Escudero eta Garate

Egingo dugun ibilbide zirkularrak Erroizpe-Ulizar mendilerroaren tontorrak ezagutzeko aukera emango digu.

Orexara hurbildu gara, gaurko txangoaren abiapuntu eta amaiera.

Herriko plazan emango diogu hasiera gaurko ibilaldiari (9:10), udaletxea ezkerrean uzten duen kalea hartuta, 200 bat metrotara, marra zuri- horiekin eta gorri zuriekin bereiztuta dagoen pista bat hartuko dugu gure eskumatik (9:17), Orunbera markatzen duen zutoin bati kasu egiten. Ordu erdi pasatxo daramagu markatutako bideari segituz, beste seinale zutoin daukan bidegurutze batera iritsi garenean (9:52), ezkerrera joko dugu GRaren marra zuri-gorriei jarraituz.

15 minutu barru (10:08), beste bidegurutze batera ailegatu gara, hemen, bide markatuak eskumara egiten du, Berastegi aldera (GR-121, seinale tantaia), guk,hau utzi eta, zuzen aurrera egin dugu. Minutu gutxi barru (10:16) beste bidegurutze batera heldutakoan eskumatik jo dugu, usategi-postuekin hornitua dagoen, mendi bizkarrera eramango gaituen bidea hartuz.

Adi ibili behar dugu, azken bidegurutzetik 10 bat minutura, gure eskuman bidezidor mehe batek Arburu (789 m.) (10:30) tontor harritsura joateko bidea erakutsiko digu.

Etorri garen bidezidorretik itzuli gara mendi bizkarretik doan bidea berreskuratzeko, beste 10 minutura, orain gure ezkerrean, gorantz egiten duen beste bidezidor bat ikusiko dugu, aldapa bihurgunetsuak tontor irregular eta haitz karstikozkora igoko gaitu, Gazteluaitz (779 m.) (10:50).

Berriro ere itzuliko gara ekarri dugun bidea berreskuratzeko. Aurrera eginez, alanbrezko hezi baten ondotik igaroko gara, gure eskuman utziko dugu Lagarteko (811 m.)(11:25) tontor biribilera igotzeko.Soilik harri pilaketa batek adierazten digu punturik gorenean gaudela.

Aurrera eginez laster iritsi gara Erroizpeko gailurrera (804 m.) (11:25). Aurreko baino baxua bada ere, bertan dago buzoia eta puntu geodesikoa. Zerbait jan-edan dugu paisaiaz gozatzen dugun bitartean.

Ekarri dugun norabidea mantenduz ekin diogu jaitsierari. 10 minutuetan bidegurutze batera iritsi gara, (11:52), hemen ezkerrera hartu eta bideak Gaztelu auzora eraman gaitu(12:15), galtzeko arriskurik gabe.

Auzoa gurutzatu, baina irten aurretik, elizaren parean, ezkerrean, Ulirantz markatzen duen zutoin adierazle bat (marra zuri-horiak ) ikusiko dugu (12:17), bertatik abiatuko gara. Minutu gutxira , bidegurutzean (12:19), ezkerretik jo dugu pinturei jarraituz.

Aldapa gutxiko pista zabalak Orexara eraman gaitu (13:10)

Plazan iturria daukagu freskatzeko. Bertan bazkaldu dugu, Orexa ostatuan, 12 €ko menua daukate, Nafarroko ardoa barne. Aperitiboko ardoekin, kafeekin eta patxaranekin 19 €tan jarri gara. Janari eta arreta onak. Puntuazio altua eman diogu.

Powered by Wikiloc