Lurraldea Nafarroa
Mendikatea Erga
Altuera 1094 m.
Kokapena 42.92798,-1.81088
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Trinidad de Erga
Ibilbidea egindako eguna 2018-05-04
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Zia
Ibilbidearen helmuga Zia
Denbora igotzen 1:23 h.
Denbora guztira 4:20 h.
Distantzia 13,8 km.
Igoera desnibela 1008 m.
Jeitsiera desnibela 1008 m.

Erga

  • Irteera Eibartik: 8:00etan.
  • Parte-hartzaileak: Andoni, Julián, Iñaxio, Roberto, Garate, Pintado, Agustin.
  • Autoak: Julián, Andoni.

Irurtzun aldera abiatu gara eta han Iruñera doan errepide nazionala hartuta, laster, Zia-ra joateko ezkerrera desbideratu gara.

Zia herriko sarreran iturri bat dago harraska baten ondoan, bere atzetik Aginaga herrira doan bide bat hartu dugu (9:07) (Mendebalde). Behin herri honetan, gorantz doan kaletik abiatu eta atesari bat pasa ondoren pista bihurtzen da, pista honi jarraituz, beti gorantz, inolako problemarik gabe, Trinidad ermitara ailegatu gara (10:13). Sakana bailarara bista ederrak. Andia eta Aralarreko mendien tontorrak lainoz estalita. Mendi bizkar ondotik (Ipar-ekialde) doan bideak Erga.ko (1.094 m) (10:30) tontorrera garamatza.

Txangoa luzatzeko asmoz, eta Zia-ra itzuli baino lehenago, gure Ekialde aldera dauden, Kapiztar eta Zarrantzmendi mendietara joatea erabaki dugu. Horretarako ekarri dugun bidetik egin behar dugu atzera edo, zerbait desberdin egiteko, guk egin dugun bezala, zuzen jaitsi Ipar aldera, hasieran belardietatik eta gero basotik barna pista batekin bat egin arte, hau eskumara hartu eta gorakoan ekarri dugun pistarekin topo egin arte. Honi beherantz heldu diogu hito batekin markatuta dagoen bidegurutze bateraino (11:12), hemen ezkerretara jo dugu, gorantz ekarri dugun pista utzita.

Laster bidegurutze zabal batera ailegatu gara (11:17), zuzen jarraitu, poliki-poliki igotzen, baso zarratuetan barna, muino batera heldutakoan (11:27) ezkerrera jo dugu jaisten joateko, bide garbirik gabe, (Ekialde) lepo bateraino (11:32), hemendik igoera piko bateri ekin diogu, gure eskuman alanbrezko hezi batek bidea markatzen digu, pagadiko leku garbienak aukeratuz egin dugu gora, Kapiztar (777 m) (11:47) tontorreraino.

Beherantz ekarritako norabidea mantenduz egin dugu (baso barruan zizak topatu ditugu), horrela Altamira lepora heldu gara. Lepo honek Kapiztar eta Zarrantzmendi mendiak lotzen ditu, eta Zarrantz eta Zia herrien arteko ate naturala da. Gurutzatu eta pista batetik gora egin dugu, igoera erosoa da, gorantz egiten dugun heinean gailurra gure ezkerrean uzten goaz, horregatik, lepo zabal batera ailegatutakoan, ezkerra jo behar da, pagaditik gorantz egin eta bide garbirik barik, Zarrantzmendi-ko (12:41) puntara ailegatzeko.

Zia-ra bueltatzeko, Altamira lepora itzuli behar dugu, aukera errazena etorritako bidetik bihurtzea da, baina gu zuzen egin dugu pagaditik behera, hasieran garbia, baina gero zeharo itxi aurkitu dugun basotik, behin lepoan (13:10), ezkerrera jo dugu (Ekialde) eta arazorik gabe Zia-ra iritsi gara (13:27).

Iturrian freskatu eta Irurzunera abiatu gara bazkaltzera. Hostal Machain-en 11 €urotan dago menua, oso arrunta. Dena dela, esan beharra dago ere, prezio horretan ateratzen duten ardoek Navarra jatorri-deitura dutela. Patxaran kopa, 2,2 €tan.

Powered by Wikiloc