Lurraldea Bizkaia
Mendikatea Grumeran
Altuera 888 m.
Kokapena 43.23104,-3.05214
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak <>
Ibilbidea egindako eguna 2015-09-28
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Sodupe
Ibilbidearen helmuga Sodupe
Denbora igotzen 1:50 h.
Denbora guztira 4:15 h.
Distantzia 14,2 km.
Igoera desnibela 1120 m.
Jeitsiera desnibela 1120 m.

Eretza

Goizeko 8etan irten gara Eibartik Andonin autoan, berarekin Julian, Pintado eta Arrate doaz. Egun eguzkitsua daukagu, goizean fresko antza, baina oso ona mendirako.

Sodupe herriko lehenengo etxeetara ailegatu baino metro batzuk lehenago aparkatzen dugu autoa, gure eskuman, El Grazal erreka aldera marrekin markatuta dagoen asfaltatutako pista bat dakusagu eta bertatik abiatzen gara (8:45), bost minutura (8:50) utzi eta gure eskumatik gora doan beste bat hartuko dugu. Pistatik jarraituz altura hartzen hasiko gara, gure eskumara hiru aldiz bide gurutzeak utziko ditugu aurrera joateko, baina bailerako sakonera iristear gaudela eskumara hartu behar da (9:25). Hemendik aurrera , pita, asko igo gabe, mendiko magala zeharkatzen doa.Bidegurutzetan beti gehien zapalduta dagoen aukera hartuko dugu, horrela lepo handi batera ailegatuko gara (10:08), (argindar poste handi bat) bost bide batzen dira leku honetan, ezkerretara joko dugu, Eretza aldera, 50 metroetara, gure ezkerretara suebaki zabal bat ikusiko dugu (10:11), marrak zuri/horiak, hortik joanda laster iristen gara Mendiolako muinora (10:18), gure aurrean Eretzara (10:35) (888 m) daraman aldapa gogorra ikusi ahal dugu. Ikuskizuna zoragarria, alde batetik mendiak: Gorbeia, Oiz, eta abar eta bestetik: Bilbo hiria, super portua ….. Eguraldiaz gozatuz zerbait edaten dugu tontorrean.

Jaitsiera beste aldetik hartzen dugu (Mendebalde) belardietatik barne Arbori-ko leporaino. Hemen Berenilla aterpea daukagu barruan mahaia eta beko sua, kanpoan iturria, mahaik eta barbakoak egiteko suak prestatuak, dena oso ondo zainduta. Eskumara hartzen dugu bide zidor batetik eta laster iristen gara Arbori tontorrera (11:30) (660 m), berriz lepora itzultzen gara (11:45) eta markatuta dagoen bidetik (marra zuri/horiak) goitik behera hasten gara eta asko ibilita dagoen bideari jarraituz Lexartza (12:23) baserrira ailegatzen gara. Hemen gure ezkerrean markatuta dagoen bidezidorretik joanda El Grazal errekara jaitsiko gara. Gero bidea erreka ondotik doa , oso bide ederra, eta errekaren ur garbiekin batera Sodupera iristen gara (13:00).

Bazkaltzera Gorbitxu jatetxera joan ginen (igerilekuen ondoan) , aurreiritzi ona genuen, baina ugazabak aldatuta edo, kalitatea asko jaitsita zegoela iruditu zitzaigun, hori bai prezioa ona, 10€. Hurrengorako beste toki bat bilatu beharko dugu.

Powered by Wikiloc