Lurraldea Nafarroa
Mendikatea Adarra-Mandoegi
Altuera 1083 m.
Kokapena 43.10094,-1.87767
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak
Ibilbidea egindako eguna 2018-11-14
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Leitza
Ibilbidearen helmuga Leitza
Denbora igotzen 1:45 h.
Denbora guztira 3:00 h.
Distantzia 11,9 km.
Igoera desnibela 720 m.
Jeitsiera desnibela 720 m.

Eguzkizko muinoa

  • Eibartik irteera: 8:00etan
  • Parte-hartzaileak: Josetxo, Julián, Iñaxio, Garate, Pintado, Maricarmen, Roberto, Andoni, Arrate, Joserra y Angel. Agustin ere etorri da, baina ez da mendira etorri gurekin oraindik errekuperatzen dabilako.
  • Autoak: Julian, Garate y Andoni

Gaur zirkular bat egin behar dugu Leitza herriaren ipar-ekialde aldean dauden tontorretatik zehar, herri bertatik ikus daitezke, Baztarla, Petriketa eta Eguzkizko Muinoa. Guk eskumatik ezkerrera joatea erabaki dugu.

Usategietara doan errepidea hartuz (9:00) ekin diogu txangoari baina herriko irteeran utzi dugu (9:08) ezkerrera joateko, lehenago trenbidea izandako, Plazaola pasealekuaren bila. Ezkerrera hartu dugun bidegurutze baten ostean bertara iritsi gara (9:15) eta pasealekutik eskumara jo dugu. Bigarren tunela zeharkatu eta berehala (9:30) ezkerrean gorantz doan bidezidor bati heldu diogu, bide batera heldutakoan eskumarantz joan gara, erreka baten ondoan dagoen bidegurutze baten (9:35), berriz eskumara , orain, gorantzko bidea berreskuratzen. Berriz Usategietara doan errepidearekin bat egin dugu eta bertatik gorantz jarraitu. Minttorla baserrira joateko dagoen seinalera iritsi baino metro batzuk lehenago (10:00), errepidea utzi eta gure ezkerretik gora egin dugu bide zabal batetik. Pagadi bat zeharkatu ondoren pista batera heldu gara (10:08) eta ezkerrera hartu.

Hego-haizea gogor dabil, ehiztarien tiro hotsak eten gabe, tanborrada dirudi. Josetxok uso bota-berri bat topatu du, motxilara.

Igo behar dugun aldapa belartsu garbi azaltzen da gure aurrean, ehiza-postu batzuk gorantzko bidea erakusten digute. Hasieran pagadi bat daukagu gure eskuman, onddo batzuk hartu ditugu bertan.

Aldats pikoa igotakoan, bizkar zabalean, eskumara jo dugu eta zelaitatik zehar Eguzkizko Muinoaren (1.083 m.) (10:47) tontor zabal eta garbira ailegatu arte.

Hego-haizeak zerbait hozten du udazkeneko egun zoragarri hau. Ibilbidearekin jarraitzeko, etorri garen tokitik itzuli gara, gero mendi bizkar gainetik jarraitzeko (Mendebalde) hurrengo tontorreraino Petriketa (1.057 m.) (11:10), belarrezko alfonbra batetik pasieran goazela dirudi, pasieran jarraituz, Baztarla (942 m) (11:34), antena baten ondoan.

Beherako bideari ekiteko, mendi bizkarretik jarraitu dugu, gero, kordalari jarraituz, ezkerrerantz egiteko (Hego aldera), eta beti gehien ibilitako bidak aukeratuz Leitzara (12:30) iritsi gara.

bazkaltzera Musunsar ostatura joan baino lehenago pare bat ardo edan ditugu. Agustin karakoletan ibili da baina ezer gutxi topatu ditu. Bazkaltzera Lizarriturri ere etorri da Aritz (1.040 m) mendi igo eta gero.

Oso ondo jaten da, 10€tako menua ardo gorri nafarrekin serbitzen da, eta telazko mantel eta eskuzapiekin. Patxaran kopa 2 €tan. Kalitate-prezio erlazioa ezin hobea

Powered by Wikiloc