Goizeko 8etan elkartu gara Angelen garaje parean bere autoan goazelako, Julian, Pintado eta Andoni. Gaur ere eguraldi garbiarekin abiatu gara eta horrela mantenduko da egun guztian. Larrunarri omen da Txindokin berezko izena, baina urte asko dira ia denok Txindoki deitzen diogula. Larraitzen gaude goizeko 9:05 martxan hasteko prest, baina Txindokira […]
Gipuzkoa (eu)
Kurutzebarri aldera joateko goizeko 8:30etan batu gara Julian, Angel eta Andoni, azken honen autoan abiatuko gara Urkulu presa aldera. Eguna zoragarria dator, hotz egiten du goizean baina oso ona datorrela iragarrita dago. Eta horrela gertatu zen. Deba bailara lainopean egon arren, Urkulura ailegatutakoan bertan eguzkia da jaun eta jabe . […]
Irteera hau Julian eta Andoni egin dute. Udazkenean sartu gara eta eguraldi ona eta ego haizeekin izan dugu. Goizeko 8etan Eibartik aterata, 9:00etan oinez ekin genion Amezketako goiko eliza ondotik. Elizako kanpaien hotsak lagundu ziguten lehenengo urratsekin. Mendiz San Martin auzora joan ginen marrak (zuri/gorriak) jarraituz. Bertan, GR-20 eta GR- […]
Orain dela denbora gutxi Angel izterrondoko etenetik operatu egin dute, oraindik ezin du mendira joan , baina hasita dago kotxea hartzen, hau aprobetxatuz, gaurko mendi irteera trabesi moduan antolatu dugu, horrela, Arantzazutik abiatuko gara Urteagagainean (Oñati) bukatzeko. Angelez gain, Julian, Garate eta Andoni joan dira. Eibartik 8:30etan irten eta 9:20etan […]
Nahiz eta denoi abisatu gaurkoan Julian, Angel eta Andoni bakarrik irtengo dira. Trena hartuko dugu goizeko 8etan Elgoibarrera, hango geltokian hasiko gara (8:28) Soraluzen bukatzeko. Txurruka tabernan bazkaltzeko asmoa dugu eta han emango dugu bukatutzat gaurko ibilaldia. Azkoitira doan errepide zarraren hasieran ezkerretara doan bide zabal batetik joko dugu, laster […]
Gaurko irteera goizean egiteko antolatu dugu, gero Ixuara etorri eta han Euskal Bizikleta ikusteko, bertako tabernan bazkaria daukagu enkargatuta. Pentsatuz joan etorri azkar bat egitea Adarrara, ez genuen beste lagunei deialdirik egin, eta bakarrik txikiteoan komentatu genuen, batzuk ez ziren enteratu eta hori jendeari ez zaio gustatu , ondorioz kritika […]
Hau da bigarrena ehun mendiko zerrendan. Ibilaldia trabesi moduan antolatzen dugu, Mendarotik igo Erlora eta Azpeitira jaitsi. Horretarako trena daukagu Eibarren goizeko 8etan eta autobusa Azpeitian itzultzeko. Orain dela egun batzuk Julianek izterrean gihar etendura izan du eta ezin du ibili, hori dela eta autoz etorriko da Azpeitira gurekin bazkaltzera […]
Intxortako igoera Eibartik ekingo diogu eta Bergaran bukatuko dugu ibilaldia . Txangoa Untzaga Plazarik hasiko dugu goizeko 8:30etan. Zazpi lagunekin osatutako taldea gara: Julian, Angel, Arrate, Mari Carmen, Pintado, Garate eta Andoni. Eguraldi ona daukagu eta epela, 14º goizeko zortzietan, Haizea takar dabil eta 120 k/orduko espero dira gaurko. Otsaila […]