Hasieran Lekandara joateko plana geneukan baina aurreko egun hauetan berriz egin du elurra barne aldeko mendietan eta hori ekiditeko Jatara joatea erabaki dugu. Goizeko 8etan batu gara Untzagan bost lagun, Garate, Angel, Pintado, Andoni eta Julian, azken honek kotxea ekartzen du. Mungia zeharkatuz Larrauri auzoan uzten dugu kotxea. Oso eguraldi […]
Bizkaia (eu)
Julian, Angel, Pintado eta Andoni batu gara Sollube aldera joateko, Andoniren kotxean goaz goizeko 8:30etan Eibartik irtenda. Eguraldi oso ona daukagu, garbi-garbia. Sollube Bizkaiko Batzarretara deitzeko erabiltzen ziren bost mendi “bocinero”tariko bat da. Gaur ere nahiko “bocinero” dela esan genezake kontutan izanda zenbat antena dagoen bere tontorrean, izugarria da. Mungiatik […]
Ganekogorta mendiak badu Euskal Herriko mendigoizaleen gomutan toki berezi bat, bera izan zelako mendi konkurtsoetan sartu zen lehenengo mendia 1.914. urtean. Baita ere, kontuan hartu behar dugu Bizkaiko Batzarretara deitzeko erabil zituztenekoen “bocinero”tariko bat dela. Esandako hauei gehitzen badiogu Pagasarriren hurbiltasuna eta tontorretik Bilboko inguruengan dauzkan bistak, erreza egingo zaigu […]
Eguraldi ona dago iragarrita eta horrela Anboto haitzetara hurbiltzera animatu gara. Julianen autoan goaz beraz gain, Garate, Pintado eta Andoni. Goizeko 8etan Eibartik abiatuta, 8:30tarako prest gaude Arrazolan oinez hasteko. Eguraldia ez dago oso garbia, mendiak txapelekin dakusagu, baina garbituko den esperantzekin ekiten diogu. Herria zeharkatu gorantz eta laster, bidegurutze […]
Goiza aprobetxatuz Eibar inguruko mendi batera joatea pentsatu dugu, horrela Oiz mendia igotzea erabaki dugu. Bizkaian bost mendi “bocinero”etako bat da hau. Bi autoetan goaz trabesia egin ahal izateko. Eibartik 8etan irten gara Julian, Pintado, Angel, Moya eta Andoni, 8:20an Trabakuan gaude; Julian, Pintado eta Angelek oinez hasten dira, Moya […]
Gaurko irteerak kutsu berezia du bazkari baten antolamenduaren ondorioa delako. Bazkaria Moyan baserrian (San Juanekua, Abadiño) egin behar dugu Pirineoko zeharkaldira (Benasque-Hondarribia) joan baino lehenago pentsatu genuen bezala. Bezperan erositako idi txuletek, baserriko barazkiek eta Moyak hartutako errekako karramarroek osatuko dute gaurko menua. Mugarrara joateko asmokin bost lagun batzen gara […]
Kolitza da Erdi Aroan Bizkaiko Batzar Nagusiak deitzeko erabiltzen ziren bost mendietako bat. Bakoitzak lurralde zabal batean nabarmentzen zen, kasu honetan Enkarterriak osoa ikus daiteke bere tontorretik. Eibartik irten genuen goizeko 8etan Julianek eta Andonik , Julianen kotxean, Balmasedarantz, han, eliza ondoan dagoen, Erreka auzoan aparkatu genuen(Barrio del Arroyo). Bertan […]
Aurtengo Martxoaren 20an ahalegindu ginen, Durangotik irtenda, Ganzorrotzera joaten, baina ez genuen asmatu. Naiz eta eguraldi ona izan, Apala mendian bukatu genuen. Beraz hau da bigarren ahalegina. Oraingoan Zornotzatik goaz. Eibarren trena hartu goizeko 8:10etan eta 9etako kanpaien hotsak entzunez, oinez hasten gara. Oraingoan, Julian, Angel, Garate eta Andoni dira […]