Lurraldea Araba
Mendikatea Cantoblanco
Altuera 1006 m.
Kokapena 42.83621,-2.96818
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Canto Blanco
Ibilbidea egindako eguna 2018-11-28
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Arbigano
Ibilbidearen helmuga Arbigano
Denbora igotzen 1:31 h.
Denbora guztira 4:09 h.
Distantzia 14,5 km.
Igoera desnibela 833 m.
Jeitsiera desnibela 833 m.

Cantoblanco

  • Eibartik irteera: 8:00 etan
  • Parte-hartzaileak: Josetxo, Julián, Iñaxio, Garate, Pintado, Angel, Roberto, Mari Carmen, Andoni y Agustin. Agustinen lehenengo txangoa izan da Ekaineko istriputik.
  • Autoak: Roberto, Josetxo y Garate.

Eibartik Gasteiz aldera abiatu gara, Añanako kuadrillan dagoen, Arbigano herrira joateko.

Goizeko 9:00etan oinez hasi gara herriko iturri ondotik , zirkular bat egitera goaz Cantoblanco mendia zeharkatuz. Ibilbidearen lehenengo zatia nahiko ondo dago markatuta; bigarrena, berriz, ez dago markatuta eta bidegurutze ugari dituenez , nahiz eta ibilbideren deskripzioa izan, GPSkin joatea komeni da.

Ipar-mendebaldeko norabidea hartuz, pista garbi batetik, hasi gara ibiltzen, 10 minutu pasa ondoren (9:12), bidegurutze baten aurrera jarraitu dugu, beti gorantzko aukerak hartuz, pinudi artean, lepo zabal bezalako toki batera iritsi garenean marra gorriak eta hitoak ikusi ditugu, beraiekin batera ezkerrera jo dugu. Guk ez diegu bide osoan jarraituko, baina Cantoblancoko bidea ondo markatzen dute.

Pistatik jarraituz ezkerrera doan bihurgune itxi batean (9:42), pista utzi eta eskumatik behera doan bidezidor estu batetik beste pista batera jaitsi gara, (9:45) bertatik aurrera egin dugu genekarren norabidea mantenduz, berriro marra gorriekin eta hitoekin bat eginda.

Pistatik jarraituz aldats piko baten aurrean aurkitu gara (10:05), marra gorriak ezkerretik inguratzeko iradoki arren, guk zuzenean gorantz hartu dugu.

Inguruko pinadietan lehenengo esnegorriak (niskaloak) aurkitzen hasi gara, taldea desegiten hasi da perretxikoen deiari erantzuten. Mendi bizkarrari jarraituz tontorrera iritsi gara, Cantoblanco (1.006 m) (10:31). Ordu erdi bat galdu dugu taldea bildu eta martxari ekin orduko. Nahi izan dugunok, poltsak perretxikoz beteta daramatzagu.

Eguraldi leuna da, baina hego-haizea hotza dator.

Mendi bizkarretik jarraituz berrekiten diogu txangoari (10:55), hemendik aurrera ez ditugu izango bide markaturik, laster bidegurutze baten ezkerrera egin dugu (11:08), garbi hego aldera hartzeko, horrela, itzultzeko bideari ekin diogu. Norabidea mantenduz errepide batera iritxi gara (11:43), gurutzatu, eta gorantz suabe doan bide batetik jarraitu dugu, bidegurutze baten (11:58) gorantz segitu dugu, orain, ekialdeko norabidea hartuz. Beti garbi gorantz doan bideak Atalaya (908 m) (12:24) mendixkara garamatza. Mendi kaskarra baina izugarrizko buzoiakin.

Ibilbidearekin aurrera egin dugu norabidea mantenduz, lehenengo bidegurutzean, apur bat eskumara norabide mantentzeko (12:48), hurrengoan, berriz, ezkerrera jo dugu , garbi Ipar aldera biratzeko (12:57), eta Arbigano herrira jaisteko (13:09).

Bertako iturrian freskatu ondoren , Añanan dagoen Palacio de Añana jatetxera joan gara bazkaltzera, bezperatik genuen erreserba eginda. Jangela pribatu baten sartu gaituzte, mantela eta telazko esku zapiak, itxura oso ondo zainduta, eta bazkaria eta zerbitzua nibel berekoak, dena 12,5, dena 12,5€tan. Atseginezko harriduraz irten gara.

Powered by Wikiloc