Lurraldea Nafarroa
Mendikatea Andi mendatea
Altuera 1490 m.
Kokapena 42.88826,-1.98019
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak San Donato
Ibilbidea egindako eguna 2016-05-17
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Uharte Arakil
Ibilbidearen helmuga Irañeta
Denbora igotzen 2:18 h.
Denbora guztira 5:10 h.
Distantzia 17 km.
Igoera desnibela 1128 m.
Jeitsiera desnibela 1136 m.

Beriain

  • Eibartik irteera: 8:00 etan
  • Parte-hartzaileak: Julian, Roberto, Pintado, Andoni, Arrate, Mari Carmen, Angel, Garate.
  • Autoak: Angel, Andoni.

Gaurko abiapuntu Uharte-Arakil da, bertara joan gara kotxeekin, gero auto bat Irañetara eraman dugu eta berriz itzuli, han bukatuko dugulako ibilaldia. Helmuga Irañetan dago baina ez herri bertan, baizik eta, autobiaren (A10) beste aldean dagoen autoen biltegi handi baten ondoan.

Autoen logistika bukatu ondoren, oinez hasi gara Uhartetik, Andia mendate aldera dauden azkeneko etxeetatik (9:24), herriko igerileku atzetik pasa eta berehala ikusten ditugu San Donatorako lehenengo marrak. Haritz eta pago ederrekin hornitutako baso baten sartu gara bide hasieran, txori kantu ederrak bidelagun. Laster aurkitzen gara aldapa gogorretan, baina bidea ona da ibiltzeko, alde aldapatsuena pasatuta eta basoa utzi eta goiko belardietara iritsi baino lehenago (10:52) bidegurutze bat daukagu, “kilometro vertical” bezala markatua, aurrera jarraitu dugu bide normaletik, belardi zabaletik zehar Uharte atakara iritsi gara (11:15). Goian, eskumara jo eta zelai zabaletik zehar Beriain.era (1.490 m) (11:42) erraz ailegatu gara. Bidean ziza bila jardun dugu baina arrastorik ere ez.

Haizea suabe dabil baina freskoa, zerbait jan eta edateko San Donato ermitako paretetan babestu gara. Egun garbia daukagu,urrutira zerua gandutsu dago baina ez da oztopo paisaiaz gozatzeko.

Gero, Euskal Herriko Erdigunera abiatu gara, Ekialdera hartu behar da, zelaien zehar, ez dago bide nabarmenik, GPSa erabili behar izan dugu. Erdigunea sakonune baten dago, Lezitza mendia (gure eskuman eta apur bat atzean utzi duguna) eta Irañetako ataka bitartean. Naiz eta sakon baten egon, buzoia dauka (12:54).

Ipar-ekialdera jo dugu Sakanako amildegiaren norabidean, hemen ere ez dago bide nabarmenik, Irañetako atakaren bila (13:14). Hau topatu eta behera jo dugu, hemen bidea bistakoa da, aldapatsu baina erraza jaisteko. Bideari jarraituz pista zabal batera ailegatu gara (14:00), gurutzatu eta sendari segi. Izugarrizko haritzekin osatutako baso bat gurutzatu eta pista bati jarraituz autoa dagoen tokira ailegatu gara, Irañeta (14:34).

Autoen logistika errepikatu eta Arbizuko Izar-Ondo jatetxera abiatu gara, 15:00ak pasa dira iritsi orduko. Menua 14,3 (13+BEZa). Oso ondo jan dugu, ardo nafarra, zerbitzua ere ona. Dena dela, kontutan hartu beharra dago prezioa ere normala baino zerbait altuagoa dela. Kafeekin eta patxarenekin 18 Eurotan jarri zaigu bazkaria.

Powered by Wikiloc