Lurraldea Nafarroa
Mendikatea Illon
Altuera 1424 m.
Kokapena 42.69081,-1.04222
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak El Borreguil
Ibilbidea egindako eguna 2021-06-10
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Coronas mendatea
Ibilbidearen helmuga Coronas mendatea
Denbora igotzen 1:40 h.
Denbora guztira 3:30 h.
Distantzia 11,8 km.
Igoera desnibela 580 m.
Jeitsiera desnibela 580 m.

Belbun

SARRERA:

Eibartik ekainaren 8an abiatu gara Izaba aldera goizeko 7etan. Hiru mendi-irteera egiteko asmoa daramagu, Petrechema, Auñamendi-Anie eta Belbun.

Auñamendi-Anieko irteera ez dugu egun hauetako testuetan sartzeko asmorik , bere ibilbidearen deskribapena “Euskal Herriko 100 mendi ederrenak” katalogoan dagoelako 2016-09-1eko datekin. www.deporeibar.com/mendi-ederrenak/es . Dena den, esan beharra daukagu, ez ginela bere tontorrera ailegatu istripu bat izan genuelako bidean. Mendiaren oinera iristear ginela eta elurtegi bat zeharkatzean, Pintadori elurra oinpean ondoratu eta zulo batitik jausi zen, izugarrizko golpea hartu zuen bekokian.

Lehenik eta behin, kotxez eraman genuen Izabako Zentro medikora eta, handik anbulantziaz Iruñera. Dena susto ederrean eta kopetan puntuekin egindako kremailera polit batean geratu zen.

Julian, Txurruka, Escudero, Moya, Garate, Anton, Roberto, Mari Carmen, Javi, Agustin, Fernando, Iñaxio, Josetxo, Angel, Pintado, eta Andoni. Kotxeak: Julianek ,Antonek, Josetxok eta Andonik jartzen dituzte.

Izabako Ostal Txikin hartu dugu ostatua. Pandemiagatik oso zigortua topatu dugu Izaba. Adibidez, hilaren 8an, arratsaldez-gauez irekita zegoen taberna bakarra Txikikoa zen, oso giro tristea, basamortua.

Belbún-El Borreguil (1.424 m.) 2021/06/10

Irteera, Izabatik: 8:00etan. Puerto de Coronasetik: 8:30etan

Izabatik Burgirantz irten eta Coronaseko mendatera abiatu gara, bertan kotxeak aparkatzeko. Pirinio aurreko mendi ibilaldi polita egingo dugu Nafarroako eta Zaragozako lurraldeetan. Txurrukak eta Pintadok,( honek atzo istripua izan zuen ez dute parte hartuko.

Gure ezkerrean dagoen pistatik (hegoaldera) ekingo diogu txangoari (8:30), egun eguzkitsua dugu eta beroa iragarrita dago, eskerrak ibilaldiaren zati handi bat pagadien barrenetik egingo dugula. 10 minutu baino gutxiago daramagu ibiltzen bidegurutze batera iritsi garenean (8:38), zuzen jarraitu behar da. Ordu erdi geroago, martxa lasaian, pista belardi zabal batera iristen da (9:07), hemen pista utzi, eta ezkerretara jo dugu zelaia zeharkatzeko eta basoan barneratzeko, bidarri (hitoak) batzuk markatzen dute bidea. Behin basoan, bidezidorra ondo zehaztatuta dago eta bidarriz markatua. Bideak gorantz egiten du modu erosoan. Goialdean, bideak gailurraren ondotik zeharkaldi bat egiten du eta, galtzeko arrisku gabe, Belbún (1424 m.) (10:10) tontorrera eramango gaituena. Ikuspegi ederrak Nafarroako Pirinio aldera.

Jaisteko, mendiaren gailur beretik (mendebaldera) aurrera egingo dugu. Bidezidorrak pagadi eder batera eramango gaitu, eta gerotsuago, beheko belardietara. Behin zelaian, ezkerrean dauden bidarriek (11:00) Erronkariren “Cañada Real”era eramango gaituzte, pista hau eskumara hartuko dugu. Bidarriek eta seinale zutoinak (11:05) “Puerto de coronas”era eramango gaituzte bueltan (12:00).

Etxerako bidean, Liedenan gelditu gara bazkaltzera, La Torre hotelean, beti bezala aukera zabaleko menu on bat eskaintzen dute, Liedena bertako ardoak barne dituela, gehigarri aipagarria.

Powered by Wikiloc