Lurraldea Nafarroa Beherea
Mendikatea Arbaila
Altuera 1265 m.
Kokapena 43.10580,-1.07311
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Behorlegi
Ibilbidea egindako eguna 2016-09-21
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Ahuzkiko bidea (Armiaga ingurua)
Ibilbidearen helmuga Ahuzkiko bidea (Armiaga ingurua)
Denbora igotzen 1:40 h.
Denbora guztira 4:05 h.
Distantzia 10,2 km.
Igoera desnibela 845 m.
Jeitsiera desnibela 845 m.

Behorlegituturru

  • Irteera Eibartik: 7etan
  • Parte-hartzaileak: Julian, Roberto, Pintado, Garate, Iñaxio, Andoni, Javi Aguirre.
  • Autoak: Julian, Iñaxio

Eibartik irten eta Elgoibarren Javi Aguirre jaso dugu, segidan autopistan sartu Baiona eta aldera, gero Donibane Garaziko norabidea, Donazaharre eta Lekunberri zeharkatu eta Mendiben, D-417 pista hartu dugu (Ahuzkiko bidea). Asfaltatutako pista honek Armiaga mendi aldera igoko gaitu, eta goian, bere Ego aldetik gaindituko du. Gure aurrean Behorlegiko punta ikusi dugunean eta errepidea lautu egin denean, kotxea aparkatu dugu, 720 metroko altueran gaude.

9:10etan oinez hasi gara, gure aurrean errepideak eskumarantz egiten du parean duen mendi-muino bat saihesteko, guk, berriz, muino hori saihesteko, ezkerretik doan bidezidorra, apur bat beherantz, hartuko dugu. Bidea pagadi baten sartzen da eta gorantz eginda Egurtze.ko lepora (9:45) iristen da. Gure aurrean Behorlegituturru mendiko aldapak bertan azaltzen zaizkigu, gailurra gure aurrean dugula, belardien zehar gorako bideari ekin diogu, ez dago bide garbirik. Mendiaren bizkarrera heltzeko, poliki-poliki ezker aldera jo dugu kanal zabal eta piko baten bila, kanal horren malda gogorra gaindituta, behin bizkarrean , eskumara jo eta gainez gain joanda iritsi gara tontorrera, Behorlegituturru (1.265 m) (10:50).

Atseden hartu eta gero, mendiaren beste aldeko hegaletik behera egin dugu, Landarre lepora jaisteko (11:15), eta, norabidea mantenduz, segidan, Hauskoa (1.268) (11:45) mendia igo. Mendi hau Behorlegi baino altuago izan arren errazagoa da.

Abiapuntura bueltatzeko, Landarreko lepora itzuli gara eta hemen, Behorlegira berriz igo gabe ezkerretara jo dugu bere hegaletatik joateko, ahal den eta, altura gutxienez galtzen. Laster, goranzkoan pasa dugun Egurtze lepoaren goi aldean aurkituko gara eta bertara jaitsitakoan, lehenago ekarri dugun bidetik itzuli gabe, muinoa saihesten, bere bizkarrera igo gara, eta gainez gain doan bide-txingorretik joanez autoetara iritsi gara (13:15).

Goiz zamar denez, Beran dagoen Zalain jatetxera bazkatzera joatea erabaki dugu, Lizuniaga mendate pasa ondoren, 15:10 dira ailegatu garenean. Oso ondo bazkaldu dugu. Menua 10 € da. Kafeekin eta patxarenekin 12,55 €.. Ardo gorri nafarra eskatu dugu (3 botila Gerizpe 6,9 €tan bakoitza). Oso pozik irten gara.

Powered by Wikiloc