Lurraldea Gipuzkoa/Nafarroa
Mendikatea Aralar
Altuera 1200 m.
Kokapena 43.03185,-2.03111
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Mallozarra
Ibilbidea egindako eguna 2014-09-26
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Amezketa
Ibilbidearen helmuga Amezketa
Denbora igotzen 3:00 h.
Denbora guztira 5:00 h.
Distantzia 14,5 km.
Igoera desnibela 1255 m.
Jeitsiera desnibela 1255 m.

Balerdi

Irteera hau Julian eta Andoni egin dute. Udazkenean sartu gara eta eguraldi ona eta ego haizeekin izan dugu. Goizeko 8etan Eibartik aterata, 9:00etan oinez ekin genion Amezketako goiko eliza ondotik. Elizako kanpaien hotsak lagundu ziguten lehenengo urratsekin. Mendiz San Martin auzora joan ginen marrak (zuri/gorriak) jarraituz. Bertan, GR-20 eta GR- 121 seinaleak daude eta hauei segituz mendi aldera abiatu ginen. Bidea, hasieran pista eta gero galtzada, oso ona da eta poliki-poliki altura hartzen doa.

10:10etan lehengo bidegurutzera ailegatu ginen, ondo markatua dago, alde batetik, GR-20 eta bestetik Igaratzara eta Lizarrustira doan bidea, ezkerretara jo behar da, GR-20ri jarraituz.

Marrak segituz iturri batera iritsi ginen (Kardeluiturria) (10:30), iturri hau bidegurutze garrantzitsua da, GR-20 – gure ezkerretara doana- utzi eta – iturria ezkerrean lagata- gorantz jo genuen, Irumugarrieta (seinalea) aldera. Ez dago markarik baina bidezidorra garbi doa baso ondotik aldapan behetik gora.

Bidezidorrari jarraituz basoa laga eta laster belardietan aurkitu ginen, bidea, jira bat emanez, Zabalegi mendia bere eskuman lagatzen du eta iturburu baten ondotik pasa eta gero erraz iristen gara Zabalegiko lepora (11:05). Hemen nora bidea aldatu, ezkerretara joaz eta Zabalegi mendiari bizkarra emanaz, zuzen abiatu ginen,behetik gora, Artubi tontorrera (1.258 m) (11:25). Hemen atsedena hartu eta argazki batzuk atera genuen. Eguraldi ederra baina haize fina zebilen eta txamarrak jantzi egin behar izan genuen. Belardien berdetasunak harritu egin genituen, ez da norma sasoi honetan hain berdea egotea, Ganboa mendiko harriak ere belar azpian ezkutatu dira.

Mendi bizkarrari jarraituz Balerdi aldera jo genuen, kontuz ibili beharreko gailurra da baina erraz gaude tontorrean. Balerdi (Mallozar) (1.200 m) (12:00). Haizea baretu eta txamarrak berriro sobran.

Berriz bueltatzen gara Artubi aldera eta handik Astunaldako langara (lepoa) jaitsi ginen (12:30) eta hemendik zuzen behera Arritzaga erreka aldera. Bidea txabola batzuen ondotik pasatzen da (Buruntzuzin), iturri bat daukagu (12:45) eta apur bat beherago -gure eskumarantz- erraz bilatzen dugu Amezketako bidea, erreka ondotik eta bere eskumatik doana.

Bidea segituz, beti erreka ezkerrean, azkar egingo dugu beherantz. Ordu bete baino lehenago erreka egurrezko zubi batetik zeharkatuko genuen, han San Martin aldera, goitik behera, doan bidea hartu (marrak zuri/horiak) eta laster pista batekin topo egin genuen (13:45). Hemen San Martineko bidea utzi eta pistan beste aldean dagoen bidezidor bat hartu genuen, eta, Pernado Amezketarra jaio zen baserri ondotik pasatuz, laster jaitsi ginen Amezketara. (14:00)

Mendi itzulia ederra izan da, apenas zapaltzen da pistarik eta ikusi genituen galtzadak, bideak eta bidezidorrak oso ondo mantenduta daude. Harritzekoa ere, ostirala izan da, ez genuela inorekin topo egin. Ahaztu ezineko bira.

Amezketako plazan dagoen taberna baten bazkaldu genuen, 11 € kafekin. Ondo eta oso azkar eman ziguten.

Powered by Wikiloc