Lurraldea Araba
Mendikatea Entzia
Altuera 1195 m.
Kokapena 42.84263,-2.30665
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Bayo, Ballo
Ibilbidea egindako eguna 2014-06-03
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Andoin
Ibilbidearen helmuga Andoin
Denbora igotzen 2:40 h.
Denbora guztira 4:30 h.
Distantzia 14,5 km.
Igoera desnibela 745 m.
Jeitsiera desnibela 745 m.

Baio

Goizeko 8etan irten dugu Eibartik, gaurkoan Julian, Arrate, Garate, Pintado eta Andoni goaz, Julianek darama kotxea. Egun garbia daukagu baina Gasteizen eta bere lautadan laino itxi bat nagusia da. Txangoa Andoinetik hasiko dugu 9etan, 10º markatzen du termometroak eta behe lainoa daukagu.

Gorantz joateko ur- jausien ondotik doan bidea aukeratzen dugu, eta bai asmatu ere, aurreko egunetan euria egin duenez erreka ur askokin doa eta izugarrizko ikuskizuna oparitzen digu. Poliki goaz erreka ondotik, hau agortzen denean bidea beste aldera pasatzen da , isuriaren ezker aldera, eta pagadi aldapatsu baten sartzen da. Aldatza gogorra da eta bustita dago, zuztarrak eta azazkalak erabiliko ditugu ahal den moduan igotzeko. Aldapa gogor hori bukatutakoan laino gainetik gabiltza, eguzkia jaun eta jabe. Nahiko garbi dagoen bidezidorra jarraituz laster gaude Andoineko atakara iristen gara (10:15).

Ibilaldi zirkularra egin nahi dugunez Ekialdera jotzen dugu , hasieran zelaietan eta txabola batzuetatik pasa ondoren pagadi baten sartzen gara, bidea ez da erreza eta kostata bilatzen dugu Bikuñako lepoa (11:00) . Hemendik, gure eskumara, Baioko aurreko haitzak ikusten ditugu eta ondo markatuta dagoen bideari (GR 282) jarraituko diogu. Bidea denbora osoan bizkar gainetik doa, gure ezkerrean sakanara ematen duen amildegi ondotik. Horrela pasatuko ditugu: Baio(1.195 m) (11:40), Mirutegi (1.166 m) (11:50), Surbe (1.157 m) (12:10), Akarrate, Kortaundi, gure gozamenerako zeharkaldi osoan Aizkorri mendi katea dakusagu ezkerrean , dagoeneko bailerako behe-laino guztia desagertu da. Kordela jarraituz errez ailegatzen gara berriro ere Andoineko atakara . Hemen zuzen behera doan estratatik joko dugu eta besterik gabe Andoinera iristen gara (13:30)

Plaza ondoan 1.885ean egindako iturri eder batean gure lokatz piloak garbitzen ditugu. Araiako Zubigain tabernan bazkalduko dugu, oso arrunta, menua 10 €. Bazkaria, kafeak, bi patxaran, gasolina eta autobidea, 21€ bakoitzena.

Powered by Wikiloc