- Eibartik irteera: 7:30etan
- Parte-hartzaileak: Josetxo, Julián, Iñaxio, Garate, Pintado, Angel, Roberto, Mari Carmen, Arrate, Joserra eta Andoni.
- Autoak: Andoni, Joserra e Iñaxio
Eibartik abiatu gara goizeko 7:30etan Etxalarrera. 8:45ak dira oinez hasi garenean, Argatako bidea hartu dugu, marrak gorri-zuriak (GR) eta zuri-horiak (PR-NA-12) markatzen dute. (Adi, gure eskuman utzi ditugu Azkuara doazen marra zuri-horiak, itzulera hortik egingo dugu zirkularra itxiz).
Igoera baso batetik doa, bide gurutze baten (9:13) marrak gorri-zuriak utzi eta zuri-horiei jarraituko diegu, hamar minutu beranduago (9:23), beste bidegurutze batean, marra zuri-horiak ere utzi egin ditugu, eta ezkerrera jo, laster (9:29), berriro ezkerrera egin dugu urtegi batera jaisteko, gure eskumara ubide bat hasten da, zeharo laua, bertatik hiru kilometro egin ditugu bide bazterrean hito bat ikusi arte, (10:09) bertan, gure eskuman dagoen bidezidor batetik gora egin dugu basotik barna, beti gorako hautua egiten txabola batetik pasa gara (10:31), eta aldats pikoa gainditu ostean, mendi bizkarrera ailegatu gara, hemen basoa bukatu eta belardietan gaude, mendi lepotik eskumara hartuz, lehenengo tontorrera iritsi gara, Barda (812 m) (11:16).
Aurrera eginez mendi bizkarretik, hurrengo tontorra daukagu, Arranokomaineta (752 m) (11:25), eta zerbait jaitsi ondoren, berrik beste aldapa bat Azkuara (786 m) (11:37) heltzeko. Eguraldi ederra daukagu, udaberria dirudi. Mendiz inguratutako paisaia eder baten erdian aurkitzen gara. Kordeletik jarraituz eta norabideari eutsiz beste bi muinotik pasa gara, Kokori (723 m) (12:02) y Mendixorrtz (596 m) (12:19), jaitsierarekin segituz marra zuri-horiekin markatutako bidearekin bat egin dugu, bertatik joan gara, baina gero laga egin dugu, ate-sare batetik eskumara eginez (12:42) lasterbide batetik baserri batera jaisteko, hau gurutzatu eta berriz bide markatutik itzuli gara Etxalarrera (13:08).
La Basque jatetxera joan gara bazkaltzera, bertan, Kopako harria (596 m) igotzetik datorren Lizarriturrikin bat egin dugu. Menu ezberdinak daude eskaintzan, guk 11 €koa aukeratu dugu. Platerak izugarri haundiak dira, eta Antonio, ugazaba, gain-gainean ia dena jaten dugun. Ezinezkoa. Postreak denak etxekoak, ardo gorria nafarra. Gainera, bazkal aurretik tabernan edan ditugun ardoetara gonbidatu egin gaitu.