Lurraldea Zuberoa
Mendikatea Harsüdürra
Altuera 1531 m.
Kokapena 43.05217,-1.04038
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak <>
Ibilbidea egindako eguna 2017-06-14
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Iratiko txaletak (Bargargietako lepoa)
Ibilbidearen helmuga Chalet Cize
Denbora igotzen 1:25 h.
Denbora guztira 3:20 h.
Distantzia 9 km.
Igoera desnibela 516 m.
Jeitsiera desnibela 810 m.

Arthanolatze

SARRERA:

Hiru eguneko irteera egiteko Ekainak 12an atera ginen Eibartik goizeko 7etan Iparralderantz, mendi hauek igotzeko asmoz, Etxekortea (1), Okabe (2) eta Arthanolatze (3). Guztira 13 lagun Ángel, Pintado, Roberto, Mari Carmen, Garate, Joserra, Iñaxio, Julian, Moya, Arrate, Andoni, Agustin eta Josetxo. Taldea Lizarriturrik osatzen du, honek bere programa du eta bere kabuz ibiliko da:

Julianek, Angelek, Iñaxiok eta Garatek ipintzen dituzte autoak. Lizarriturrik berea darama.

Chalet Pedro-n (Irati, Mendibe) hartu dugu ostatu bi bungalow alokatuz, bakoitza zazpi lagunentzako. Eguraldi ona izan dugunez nahiko ondo konpondu gara, egunero kanpoan bazkaltzeko aukera izan dugulako. 44€ egunean pertsonako, gosaria eta afaria barne. Janarien kalitateekin eta zerbitzuekin pozik atera gara. Bertara autoz iristen da baina errepidetik at gelditzen da, Urbeltza errekaren ondoan, mahaiak ditu pagoen gerizpean. Ondoan presa eder bat daukagu eta bertan bainu hartzeko aukera ere izan dugu, udarako toki ederra.

Bazkari guztiak etxetik eramandakoekin egin ditugu.

  • Irteera: Iratiko txaletak

Lau kotxetan irten gara Chalet Pedro-tik Iratiko Txaletera joateko, aurretik Julianen autoa Chalet Cize ondoan utzi dugu, oinez honaino etortzeko asmo daukagulako.

Iratiko Txaletetik (Bargargietako lepoa) oinez hasi gara 8:35etan eta txaleten gunea pasatu bezain azkar ezkerretara jo dugu (Ipar-ekialde) bigarren maiako Ahüzki-Arbailles aldera doan errepidetik, beherantz goazela argi ibili behar dugu gure ezkerrean GR-10en marrak ikusteko (8:55) eta bide hori hartu eta Iratzabaleta-ko lepora eramango gaitu (9:00), GRa jarraituz, orain aldapa gogor batetik, goiko bizkar zabalera heldu gara. Aldapa igotzen gindoazela Lizarriturri pasa dugu, bera lehenago irten da, gu bezala, Arthanolatze igotzeko asmoz.

Bizkarretik goazela gure eskuman marra horiak ikusi ditugu (9:20), GRa utzi eta hauei segituz Eskaleta (1.477 m) (9:35) mendia igo dugu. Eguraldi onarekin paisaiekin goza genezake, gure aurrean beste mendien artean garbi nabarmentzen da Ohri. Hemendik aurrerako ibilbidea gure aurrean (Mendebalde) dugun gandorrari jarraitzea besterik ez da. Lepo Ttipia-ra jaisten hasi gara segidan Arthanolatze (1.531 m) (10:00) igotzeko. Lehenago igotako mendien ikuspegi ederra daukagu hemendik, Behorlegituturru, Etxekortea, Okabe, eta abar.

Zeharkaldiaz gozatuz egin dugu aurrera mendi bizkarretik, berehala gaude hurrengo mendian, Xerdeka (1.440 m) (10:35), gerotxoago , aldapa piko bat igotakoan Mendibeltz (1.411 m) (11:08). Batzuk, Xerdeka eta Mendibeltz artean dagoen Ataramatze (1.370 m) igo dute apur bat eskumara eginez.

Mendibeltz-etik garbi ikusten da Urbeltza zeharkatzen duen bailera eta bertatik Iratiko Txaletara doan errepidea ere, baita gure helmuga den Txalet Cize ere. Jaitsierako bidea nabarmena da, hasieran zelaietatik zuzen eta gero bidezidorretatik laster gara behean (11:52).

Txoferrak bertan lagatako kotxean Iratiko Txaletetara joan dira han lagatako autoak jasotzera eta bide batez bezperan enkargatutako ogiak erostera. Besteak oinez Chalet Pedro-ra.

Bungalowak goizetik utzita ditugunez errekan bainatzea tokatzen da, baina daukagun eguraldiarekin gustura egin dugu. Bertako mahaietan denak batera bazkaldu dugu. Bere urtebetea izanik Arratek ordaindu ditu kafeak.

Eibar aldera abiatu gara pentsatuz oso giro ederrean hiru egun zoragari pasa ditugula.

Powered by Wikiloc