Lurraldea Gipuzkoa
Mendikatea Zaraia
Altuera 1074 m.
Kokapena 42.97951,-2.47819
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak <>
Ibilbidea egindako eguna 2015-09-05
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Araotz
Ibilbidearen helmuga Araotz
Denbora igotzen 1:23 h.
Denbora guztira 4:25 h.
Distantzia 13,6 km.
Igoera desnibela 990 m.
Jeitsiera desnibela 990 m.

Andarto

Ez daukagu ohiturarik horrelako martxarik zapatuetan egiteko, baina gaur horrela gertatu da. Lagun gutxi goaz Pintado, Andoni eta Julian, azken honek ipintzen du autoa. Irteera goizetik egiteko asmoakin goaz, hau da, etxera bazkaltzera itzultzeko intentzioekin.

Eibartik irten 8:00 etan eta 8:30 Araotzen gaude oinez hasteko prest. Gorantz doan errepidetik hartzen dugu azkeneko baserriraino, hemen errepidea bide normala bihurtzen da eta bertatik jarraitzen dugu, laster Ugaztegira doan bidegurutzea utziko dugu gure eskuman eta iturri baten ondotik pasako gara. Hemendik aurrera bidea nahiko garbi dago, bidegurutzetan hitoak aurkituko ditugu, eta erne egon behar dugu hauei kasu egiteko. Pinudietan barne gora egingo dugu, hauek bukatzen direnean nahiko lau dagoen gune batera iritsiko gara eta pista batekin topo egingo dugu, pistari jarraitu dakargun norabidea mantentzen (gure eskumara utziko dugu Andarto eta Andarto-txiki arteko lepora doan pistaren desbideratzea) . Apur bat aurrerago (erne) gure eskuman hito bat ikusiko dugu (9:18), pista utzi eta basoan gora zuzen hartuko dugu, laster bide zabal batekin topo egingo dugu, hau ezkerretara hartuz, erraz iritsiko gera beste batera, honek zuzen garamatza Andarto aldera, bere haitzak gure eskuman ditugula.

Bide erosotik igotzen goazela, adi joanda, gure eskuman Degurixako zelietara joateko sarrera ikusiko dugu (9:40), bertatik abiatuko gara, baina berehala utziko dugu (9:41) berriz, orain harri artean, eskumatara gorantz jotzeko. Haitz artean hito lagungarri ugari topatuko ditugu tontorreraino , Andarto (1.074 m) (9:53). Paisai ederrak ikus genitzake puntatik, baina Degurixa zelai osoa urratuta dakusagu autoen gurpilez. Pentsatzen dugu autoen sarrera kontrolatua izango beharko lukeela.

Jaitsierari, norabidea mantenduz, gailurrari jarraituz ekiten diogu, ez da zaila baina erne joatea eskatzen du. Behera goazen heinean aldapa pikea bihurtzeen da eta hor ezkerretara joko dugu jaitsiera errazteko. Horrela Degurixatik datorren pistarekin bat egingo dugu Arbeleko txabolen ondoan (10:40), hemen Ugaztegi aldera doan pista utzi eta eskumara egingo dugu bi txabola artean, pixka bat igotzen. Bertan zutoina daukagu markekin.

Bideari segituz Santikrutz ermitara ailegatzen gara, bere atari erosoan zerbait jan eta edaten dugu.

Norabidea mantenduz Zelaihaundi lepo zabalera jaisten gara eta aurrera egingo dugu Orkatzategi aldera, baina laster bidea utzi eta ezkerretara abiatu ginen Ametzuetako (825m) (11:30) tontorrera joateko. Berriz bidera jaitsi eta Orkatzategi.ra (873 m) (12:00) jotzen dugu. Bueltatzeko etorri garen bidetik zuzen itzuliko gara Zelaihaundiko lepora (12:26). Bidean trikuharriak ikusiko dugu.

Araotzera joateko ez dugu han dagoen pistarik hartuko, hau zeharkatuz, gure eskuman goian Santikrutz ermita daukagula, zelaitik barne, suabe beherantz doan bidea hartuko dugu, zuzen garamatza Araotzera (12:55).

Bazkaltzera etxera goaz, baina lehenago Urtiagain tabernan gelditu eta, txorizoari eta ardoari kontuak atera dizkiegu.

Powered by Wikiloc