Lurraldea Bizkaia
Mendikatea Anboto
Altuera 1034 m.
Kokapena 43.11008,-2.62396
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak <>
Ibilbidea egindako eguna 2017-10-24
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Axpe
Ibilbidearen helmuga Axpe
Denbora igotzen 1:50 h.
Denbora guztira 4:00 h.
Distantzia 9,2 km.
Igoera desnibela 830 m.
Jeitsiera desnibela 830 m.

Alluitz

  • Eibartik irteera: 9:00 etan
  • Parte-hartzaileak: Pintado, Andoni, Julián, Agustin, Josetxo, Iñaxio
  • Autoak: Andoni, Iñaxio

Atxondoko bailaran dagoen Axpe herritik hasi gara oinez goizeko 9:30etan, GR-225aren marrekin markatuta dagoen eta Ipar-mendebal aldera doan errepidea hartuz. 1,1 kilometro egindakoan bidegurutze batera iritsi gara (9:44), hor ezkerretara jo dugu, Artola lepo aldera doazen marra zuri-horiei jarraituz, lehenengo pinudi batetik eta gero belardietatik gora eginez.

Behin Artolako lepoan (10:25) ezkerretara egin dugu (Ego-ekialde) haitz artean gorantz doan bidezidor bat bilatzera, berari jarraituz harri artean doan aldapa pikutik gora egin dugu tontorrera ailegatu arte, Alluitz (1.034 m) (11:20). Eguraldi ezin hobea dugu, lasai hartu dugu puntako egonaldia, batzuk Infernuko pasabideari ere bisita egin diote.

Jaitsiera etorri garen bidetik egin dugu, baina Artolako lepoa pasa eta gero pinudian sartu garenean lehenengo bidegurutzean (12:54) pista batetik eskumara egin dugu, itzultzeko bidea zerbait aldatu nahian. Berehala iturri batera heldu gara (13:00), eta pare bat metro aurrerago, alanbrezko hezi bat pasata ezkerrera behera egin dugu pinudian sartzen den bide zidor batetik. Bide aukera garbienak hartuaz iritsi gara Axpe.ra (13:30).

Ezagutzen genituen tabernak itxita aurkitu ditugunez Garai.ra joan gara bazkaltera, Garai jatetxera. Menua 12 €tan, oso ondo jaten da baina ardo eskasa dute. Urteko ardoak eskatu ditugu aparte, kafeekin eta hiru patxaranekin(3 €), bazkaria 20 €tan jarri zaigu.

Powered by Wikiloc