Lurraldea Bizkaia
Mendikatea Alen
Altuera 804 m.
Kokapena 43.27708,-3.20890
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Alén
Ibilbidea egindako eguna 2018-04-06
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Muskiz
Ibilbidearen helmuga Alen (Sopuerta)
Denbora igotzen 0:40 h.
Denbora guztira 3:35 h.
Distantzia 13,9 km.
Igoera desnibela 715 m.
Jeitsiera desnibela 715 m.

Alen

  • Irteera Eibartik: 8etan
  • Parte-hartzaileak: Andoni, Julian, Agustin, Iñaxio, Roberto, Garate, Pintado.
  • Autoak: Julian, Andoni.

Eibartik Muskiz aldera jo dugu eta Sopuerta zeharkatu Alen auzora igotzen den errepide estua hartzeko. Bere garaian herri meatzaria izandako eremua gaur auzo txiki bat besterik ez da, baina jarduerak utzitako urradurek bistan diraute mendi inguruetan.

Alen-era doan errepidea topatzen denbora galdu dugunez, 9:55 baziren oinez hasi garenean, frontoi ondoan Mendebal aldera doan tren errailak dituen bide zabal batetik abiatu gara, 15 minutura (10:10) gure eskuman gorantz doan bide zidor bat hartu dugu, zelai eta haitz artetik garbi igotzen den bideak erraz garamatza tontorrera, Alen (804 m) (10:35). Egun garbia daukagu, ipar aldera begiratuz gure jomuga diren hurrengo mendiak ikusi ahal dugu, oso gertu Artatxo, eta apur bat urrutiago Betaio eta Ventoso.

Mendi bizkarretik jaisten gara beraien aldera, inguruko zelaietan oraindik garbi ikus ditzakegu gerra garaiko trintxerak. Artatxo-tik (778) (10:52) pasatu gara pista batera jaitsi baino lehenago, pistatik (Ipar-mendebalderantz) Betaio mendiaren oinera jo dugu (11:05), hemen pista utzi eta zuzen gora jo dugu bide zidor estu batetik, Betaio (749 m) (11:13).

Ipar aldera Ventoso dugu, harantz abiatu gara bide bizkar ondotik doazen bideak hartuz, ahal den eta altuera gutxien galduaz. Aldapa suabe bat igo eta gero, Ventoso-ko (727 m) tontor borobilera ailegatu gara (12:00). Mendiaren izena justifikatu nahian edo haizeak gogoz orrazten ditu bazterrak.

Etorri garen bidetik ekiten diogu itzulerari, Betaio mendia berriz ez igotzearren bere ezkerretik jo dugu eta Allen/Artatxo azpian dagoen lepora (13:00), bidegurutze zabal bat da, gure aurrean Artatxo eta Alen aldera doan aldapa utzi, eta ezkerretara beherantz doan pista batetik jo dugu, Ekialdera, 50 metro inguru jaitsi eta gero, gure eskumara dagoen beste pista batetik jaisten jarraitu dugu. Beti eskumara joanez, lehenago Alen eta Castro Urdiales lotzen zuen trenbidean egindako pista zabal batera heldu gara , hau ere eskumara hartuz ailegatu gara Alen-era (13:30).

Bazkaltzera Muskiz.era jo dugu, Cafetería Dados.era . Menu txukun bat ateratzen dute 9 €tan. Nahiz eta mantela eta esku-zapiak paperezkoak izan, ardoa nahiko arrunta eta ez eduki etxean egindako postrerik, bertakoen arreta eta zerbitzu ona izanik toki atsegina bihurtzen da.

Powered by Wikiloc