Lurraldea Nafarroa
Mendikatea Abodi
Altuera 1531 m.
Kokapena 42.95172,-1.05432
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak <>
Ibilbidea egindako eguna 2017-09-04
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Pikatua (Ollokiako lepoa)
Ibilbidearen helmuga Otsagabia
Denbora igotzen 1:00 h.
Denbora guztira 4:25 h.
Distantzia 18 km.
Igoera desnibela 356 m.
Jeitsiera desnibela 937 m.

Abodi

SARRERA:

Irailak 4ean irten gara Eibartik goizeko 7:00etan hiru mendi igotzeko asmokin beste hainbeste egunetan (Abodi (1), Orhi (2) y Berrendi (3)). Hamaika parte-hartzaile bildu gara Ángel, Pintado, Roberto, Mari Carmen, Garate, Joserra, Iñaxio, Moya, Txurruka, Andoni y Josetxo. Lizarriturri ere gurekin dator, baina honek bere mendi-programa dauka eta bere kontura ibiliko da.

Josetxok, Joserrak eta Garatek jarri dituzte autoak. Lizarriturrik bere kabuz ibiltzeko asmoz bere autoa darama.

Denok Otsagabiako Orialde.nean hartu dugu ostatu,bi oheko hiru gela eta hiru oheko beste bi. Bi oheko gela 30 €tan jartzen da pertsonako egunean, gehi 5 € gosaria eta beste 14 € afaria.Bai gosaria eta bai afaria ondo ematen dute eta zerbitzu onarekin.

Lehenengo bi egunetan guk ekarritako eta erositako janarietatik bazkaldu dugu, herritik gora kilometro batera errekan egindako igerileku ondoan dauden mahaietan. Hirugarren egunean, etxera itzultzean, Agoitz ondoan dagoen Ekai hotelean gelditu gara bazkaltzera, oso ondo ematen dute, 11,8 €ko menu batean ardo nafarra eta mantela eta eskuzapiak telazkoak. Zerbitzu ona, patxaranak 2,8 €tan.

  • Irteera: Pikatua

Eibartik Iruña aldera jo dugu, Irunberri atzean utzi eta Otsagabia zeharkatzen dugu Larrau mendateari ekiteko, gora iritsi baino kilometro batzuk aurrerago Pikatua.n (Ollokia.ko lepoa) gelditu gara, eta bertatik hasi gara oinez goizeko 9:55etan.

Gure ezkerrera (Mendebalde) GRT-10 markekin dagoen pista zabal bat daukagu eta bertatik abiatu gara, hasieran basotik barne eta gero zelai zabaletik. Ia ordu bete oinez daramagunean (10:48) ezkerrera jo dugu, momentuz marrak utzita, belardietatik gora Abodi (1.531 m) (10:55) mendira igotzeko. Bista ederrak Orhi aldera. Mendi bizkar gainetik aurrera jarraitu dugu norabidea mantenduz , Arrizabala lepoa (Alforjas) zeharkatu eta gero Abodi Gibel (1.496 m) (12:10) mendia igo dugu. Eguraldi ona daukagula aprobetxatu nahian Otsagabiara jaistea erabaki dugu, baina horretarako txoferrek etorri garen bidetik itzuli beharko dute autoak jasotzeko.

Berriz jaitsi gara Arrizabala lepora (12:30), hemen txoferrek, eta Moya beraiekin, aurrera jarraitzen dute Pikatua aldera, besteok eskumara jo dugu, behera, GR-11 hartuz Otsagabiarantz. Ordu bete baino gehiago jaisten daramagunean (13:37) Otsagabia aldera doan bide bat ikusi dugu (marrak Berde-Zuriak), bertatik joko dugu, Muskildara igotzen duen GR-11 lagata. Bide erosotik Otsabgabiara iritsi gara 14:20etan.

Piknik gune baten galdezka ibili eta gero, errekan egindako igerileku ondoan dauden mahaietara abiatu gara, bertara goazela Pikuatik datozen txoferrekin bat egin dugu.

Baten-batek aprobetxatu du Anduña errekan bainu hartzeko.

Arratsaldean Lizarriturrikin batu gara, berak San Quirico (1.181 m) eta Illón (1.278 m) mendiak igo ditu.

Powered by Wikiloc