Betizu

<img src="./images/betizu.jpg"/

Zapatu arratsaldian ETB eta Kukubiltxoren “Betizu izar artean” espektakulua izango dugu Untzagan arratsaldeko 6retan

Kategoriak egitaraua | Utzi iruzkina

Basarrittar eta artisau ferixa

Bixar, zapatua, Toribio Etxebarria kalian baserrittar eta artisauen ferixa izango da, goizeko 9retatik ordu bixak arte.

Hamabixetan Deba Barreneko bertsolariak izango dittugu, baitta Mugerza anaiak eta Telleria anaiak ere, aizkoran eta harri jasotzen.

Kategoriak egitaraua | Utzi iruzkina

Euskal Jaiko afarixa

Hillan 28xan, dakizuenez, izango da Euskal Jaixa. aurten karpa bat jarriko da Untzagan bertan afaltzeko. Afari horretan Dantaz talde guztiak, trikitilariak, gaiteroak, eta arratsaldean dantza-saoian parte hartuko duten guztiak egongo dira. Eta, jakiña, etorri nahi daben guztia. Zu be bai! Baiña horretarako txartela maietzaren 22xa baiño lehen hartu bihar dozu. Deportibuan dagoz salgai eta 15 euro balio dabe.
Katerin bat enkargatu da, eta zihatz-mihatz jakin bihar dabe zenbat garan.
Afarixan kantuan eta dantzan egigo dogu. Disfrutatzia nahi badozu, animau!!!

Kategoriak Sin categoría | Utzi iruzkina

egitaraua

Bixar, zapatua, arratsaldeko zortziretan Unibersidade Laboralian kantuzale guztiendako Oskorrik emongo desku aukeria abesteko. The pub ibiltaria kontzertua izango dogu. Eibarko musika eskoliak be hartuko dau parte.

Animau kantatzera!

Kategoriak Sin categoría | Utzi iruzkina

kritikak

Ondiok astre bi falata dira Euskal jairako eta diario Vascon agertu da lehelengo kritikia, la mirillan .
kalian danetarik entzun dogu: Oso ondo, oso txarto.
Jendiak ez dau aitzen jaixa danona dala, ez dala ume eta guraso jai bat bakarrik. Danok hartu bihar dogu parte. Eta pentsatzen badau zapatuan jaztiak ez dabela merezi, ba ez deilla jantzi. Oso erreza da.
Hain mingarria egitten bajako datia aldatu izana, datorren urtian Deportibora etortzia daka, komisiñuan bihar apur bat egitera, guk besozabalik hartuko dogu-eta. Biharbada konturatuko da ediziño bakotxan atzian zelako biharra daguan.

Kategoriak Sin categoría | Utzi iruzkina

kartela

Erretratua Fernando Retolazana da eta diseñua Jose Valderreyna

Kategoriak egitaraua | Utzi iruzkina

Euskal jaixa zapatuan

Aurten berrogei urte izango dira lehelengo Euskal Jaixa egin zanetik Eibarren.

Jaixak aldaketak izan dittu hasieratik, normala dan moduan. Baiña beti domekan egin izan da. Aurten, ostera, ez.

Zapatuan egingo dogu, arratsalde-illuntze-gabian. Apostu gogorra da, baiña zeozer egitteko premiña zeguan eta gauzak aurrera egitteko, askotan, erabagi arriskutsuak hartu bihar dira.

Beraz, maietzian 28xan, zapatuan, ospatukpo dogu. Animau eta parte hartu. Herri osuan igarri deilla!

Kategoriak Sin categoría | Utzi iruzkina

Euskal Jaia

XL EUSKAL JAIA

MAIATZAK 14

OSKORRI –The Pub Ibiltaria
Tokia: Unibertsitate Laboralean
Ordua: Arratsaldeko 8.00etan
Sarrerak: Portalean, Kulturalean, Klub Deportibon eta Txutxufletasen
Prezioa: 3 euro

MAIATZAK 21

Goizean 9.00etatik 14.00etara
ARTISAU eta BASERRITARREN feria
12.00etan herri-kirolak eta bertsolariak
Tokia: Toribio Etxebarria kalea

Arratsaldean
BETIZU- “Betizuak izar artean”
Tokia: Untzaga plaza
Ordua: Arratsaldeko 18.00etan

MAIATZAK 24

HITZALDIA-Gure Himalayak
Aurkezlea: Alberto Iñurrategi
Tokia: Portalean
Ordua: Arratsaldeko 20.00etan
Kutxa Fundazioren babesarekin

MAIATZAK 26

BERTSO EMANALDIA
Xabier Amuriza eta Jon Maia. “Mende baten aldarriak”(XX.ean jarriak)
Tokia: Kulturala
Ordua: Arratsaldeko 19.30etan

MAIATZAK 27

KONTZERTUA: Txuma Murugarren
Tokia: Txantxa Zelaiko kioskoan
Ordua: Gaueko 23.00etan

MAIATZAK 28

EUSKAL JAI eguna
Egunean zehar Eibarko kaletatik fanfarre bat ibiliko da kaleak alaitzen.
17.30etan Txuntxurruak, gaiteroak eta trikilariekin
18.00etan kontzentrazioa
18.30etan Kalejira Urkizutik Untzagaraino
19.00 etan Dantza saioa
20.30etan Larrain dantza herrikoia
20.45etan Erromeria
22.00etan Afari popularra (kantu, dantza eta parranda)

Kategoriak egitaraua | Utzi iruzkina