EGITARAUA (pdf)
Otsailaren 28tik maiatzaren 30era arte: Eibarko Euskal Jaiko 4. Pala txapelketa. Guztira 28 bikotez osatutako bi maila. Partidak astero Astelena pilotalekuan. Finalak Euskal Jai Egunean, maiatzaren 30ean. Eibarko Klub Deportiboko Pala komisioaren eskutik.
Apirilaren 15etik maiatzaren 27ra arte, eguaztenero: Larrain dantza ikastaroa. Lekua: Arrateko Andra Mari ikastetxean. Ordua: 19:00etan. Arrate Kultur Elkartearen eskutik.
MAIATZAK 21, EGUENA
19:00etan, hitzaldia:Lourdes Iriondo bide-urratzaile. Hizlaria: Alex Gurrutxaga. Lekua: Deportiboaren egoitza. Akebairekin batera antolatua.
MAIATZAK 22, BARIXAKUA
19:00etan, bakarrizketa-antzezlana:Eskailarapekoa. Antzezleak: Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena. Lekua: Deportiboaren egoitza parean. Akebairekin batera antolatua.
MAIATZAK 23, ZAPATUA
19:00etan, umorezko bakarrizketak. Antzezleak: Lander Varona, Beñat Iturbe, eta Jone Bengoa. Lekua: Deportiboaren egoitza parean.
20:00etan/22:00etan, kontzertuak. Taldeak: Ur eta Mixerableak, hurrenez hurren. Lekua: Deportiboaren egoitza parean.
MAIATZAK 24, DOMEKA
18:00etan, film proiekzioa: Oteiza 14 apostolu proiekzioa, aurkezpena eta hizketaldia. Filmaren zuzendaria: Oskar Alegria. Hizketaldiaren bideratzailea eta aurkezlea: Juan Antonio Urbeltz, Argia dantza taldeko zuzendaria. Lekua: Portalea kultur etxeko aretoan. Dantzan elkartearen eskutik.
19:30ean, dantza-emanaldia: Apostoluen soka-dantza. Lekua:Portalea Kultur Etxeko erakusketa gelan. Dantzan elkartearen eskutik.
MAIATZAK 28, EGUENA
19:00etan, hitzaldia: Esnatu ala Hil: Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan. Hizlaria: Garikoitz Goikoetxea, liburuaren egilea. Akebairekin batera antolatua.
MAIATZAK 29, BARIXAKUA
19:00etatik aurrera, kale animazioa:
- BertsoTrikipoteoa, erdigunean.
- Mausitxa Txaranga, Urkizu-Errebal-Toribio Etxeberria kaleetan zehar.
- Txistulariak, Amaña-Legarre-Etxeberria auzo eta kaleetan zehar.
- Gaiteroak, Ipurua (Xania taberna parean), Bista Eder eta Toribio Etxeberria auzo eta kaleetan zehar.
21:00etan, elkartzeko hitzordu berezia. Lekua: Deportibo taberna parean, 21:30ak arte.
22:00etan, Gogoan musika ikuskizuna. Musika taldeak: Sorotan Bele, Eibarko Udal bandarekin batera. Lekua: Untzaga plazan.
MAIATZAK 30, ZAPATUA
9:30etatik 14:30era, Artisau eta baserritarren azoka. Lekua: Toribio Etxebarria kalean, errenkadan. Eibart elkartea, Eibarko baserritarrak eta Debemenen eskutik.
Partehartzaileak. Baserritarrak: Eibartik, Amazabalegi (barazkiak), Loixola (barazkiak), Mandiola Gañekua (Ardi Gazta) Sosola (Ogia). Kanpotik, Egotza (ahuntz gazta, Soraluze) eta Lizagasar (sagar produktuak, Elgoibar). Artisauak: Hartara, Isabel Orozco, Zugehini, Eskulan, Eskune eta beste zenbait gonbidatu.
9:30etatik 14:30era, Klub Deportiboaren arropak salgai. Lekua: artisau eta baserritarrekin batera, Toribio Etxebarria kalean.
11:00etan, herri Kirolak. Lekua: Untzaga plaza. Kirolariak: Zihara Zabala, Leire Olea, Jon Lapazaran Etxebarria eta Jon Loiola Beretxinaga. Esataria: Ibon Iza Totorika.
*Besteak beste, lasto eta ingude jasotzen, trontzan eta lasto jaurtiketan eta harri jasotzen arituko dira. Ikusleen parte-hartzea sustatuko da.
11:00etan, talopostua. Lekua: Untzaga plazako arkupeak. Gure Esku Dago ekimenaren eskutik.
11:00etan, Eibarko Euskal Jaiko 4. Pala Txapelketa. Lekua: Astelena frontoian.
12:15ean, Eibarko Dantzarien kalejira. Errebalen hasi, Toribio Etxeberriatik barrena, eta Untzagaraino.
12:30ean Gerrako Gure Ibilerak Dantzan dantza-jaialdia.
Musikariak: Joseba Tapia, Arkaitz Miner, Iraide Ansorena eta Quico Puges .
Dantzariak: Kezka dantza taldea (Eibar), Haritz Euskal Dantzari Taldea (Elgoibar), Gure Kai Dantza Taldea (Deba), Txindurri Dantza Taldea (Ermua) eta Gorosarri Dantza Taldea (Eskoriatza).
12:00etatik aurrera, kale animazioa. Lekua: Eibarko kaleetan zehar.
- Eibarko txistulariak eta txistulari ohiak. Txistupoteoa.
- Eibarko gaiteroak.
- Bentazaharreko Mutiko Alaiak. Lekua: Kulturalean hasita, Kulturala, Casino, Guridi tabernen parean. Hitzordu berezia, 14:00etan, Deportibo tabernaren parean.
15:00etan, kantu bazkaria. Lekua: Errebal eraikinean.
Oharra: tiketak maiatzaren 6tik aurrera egongo dira salgai, Eibarko Klub Deportiboan. Prezioa: 22€ ikasle eta langabetuek; 25€ klubeko bazkideek; 28€ bazkide ez direnek.
Bazkal osteko kantaldia Bentazaharreko Mutiko Alaiak gidatua izango da.
18:15ean, kalejira. Errebal eraikinetik Klub Deportiboaren egoitza parera, Tolosako gaiteroekin eta Benta Zaharreko mutiko Alaiak taldearekin.
18:30, erromeria gidatua. Musika taldea: Eingo musika taldea. Lekua: Deportiboa elkartearen parean.
20:00etan, Larrain dantza herrikoia Tolosako gaiteroekin. Lekua: Deportibo parean lehena eta Kulturala elkartearen parean bigarrena, bata bestearen jarraian.
20:30, Dj emanaldia. Dj taldea: Iskra Selectors (binilo jartzailea). Lekua: Deportibo elkartearen parean.
23:00etan, kontzertuak. Taldeak: Itziarren Semeak eta Mugi Panderora, hurrenez hurren. Lekua: Untzaga plazan. Oharra: taberna-barra egongo da.
DENOK BASERRITAR JANTZITA!!!
Klub Deportiboko Kultura Batzordea



Utzi erantzuna