Klubaren 100. urteurrenaren ospakizunen barruan, Kultura batzordeak ere ekimen desberdinak burutuko ditu urtean zehar.
Gure ekimenik nagusiena Euskal Jaia da eta horregatik azkenengo urteetako kartelen erakusketa bat prestatu dugu. Ahalik eta kartel gehien bildu dugu eta otsailaren 16tik martxoaren 3ra Arrate Kultur Elkartean egongo dira ikusgai.
Erakusketarekin gure kluba zoriondu nahi dugu 100 urtetan egindako lan guztiagatik eta baita herriari eskainitako denagatik ere.
Eskerrak eman nahi dizkizuegu hainbat urtetan gure ekimenetan lagundu gaituzuen guztioi ere.
Izan daitezela datorren 100 urteak, aurrekoak bezain oparo!
Zatozte otsailaren 16an, ostirala, arratsaldeko 19:00tan, gurekin batera erakusketari hasiera emateko ospakizunean parte hartzera. Sarreratxo bat egingo dugu eta ostean luntx txiki bat izango dugu!
Utzi erantzuna