58. Euskal Jaia – Egitaraua

Eibarko Euskal Jaiko 2. Pala Txapelketa
Otsailaren 9tik maiatzaren 20ra arte.
12 bikote eibartar txapelketa herrikoian eta 12 bikote txapelketa federatuan.
Partidak astero Astelena pilotalekuan. Finalak maiatzaren 20an (zapatua).
Eibarko Klub Deportiboko Pala komisioaren eskutik.

Larrain-dantza ikastaroa
Eguaztenero arratsaldeko 19:00tan Arrateko Andra Mari Ikastetxean.
Arrate Kultur Elkartearen eskutik. Apirilaren 19tik maiatzaren 17ra arte.

Maiatzak 16, martitzena

Talogintza ikastaroa arratsaldeko 18:30etan Arrate Kultur Elkartean.
Izen ematea: arratekultu@gmail.com edo 638284912 zenbakian.
Soko Baskaranen eskutik.

Maiatzak 18, eguena

Aitor Huergoren “Barruko Paisaiak” diskoaren aurkezpen kontzertua 20:00tan, Kultu Tabernan.

Maiatzak 19, barixakua

KALIAN JOLASIAN
Arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara Bizikleta plazan. Euria egingo balu, Errebalen.
Eibarko udalaren eskutik.

TANTANEZ TANTAN
Urkusuko Itxurrixan Gantxilla urez bete eta Untzagaraino eramango da euskararen alde. 19:00etatik 21:00etara, animazioarekin. Eibarko euskalgintzaren eskutik.

KONTZERTUAK
Gabeko 23:00etan Untzagako karpan
23:00 BURUTIK
00:45 MUGI PANDEROA

Maiatzak 20, zapatua

GOIZEAN
ARTISAU ETA BASERRITARREN AZOKA
10:00etatik 14:00etara Toribio Etxebarria kalean.
Eibarko eta kanpoko artisauen azoka.
Eibarko baserritarren azoka.
Baserritarak:
● Sosola (ardi gazta eta ogi ekologikoa)
● Loixola (barazkiak)
● Mandiola Gañekua (ardi gazta eta barazkiak)
● Egotza (ahuntz gazta)
● Barrundi Baserria (barazkiak)
Artisauak:
● Isabel Orozco
● Hartara
● Eskulan
● Zugehini
● Eskune
● Maison Dufrexe
● Ikatz Gau Argi
● Nahiobijoux
● Zapatari
● Lambera
● Arrate Lizarralde
● Emi Artesania
● Ziku Bitxiak
● Txikidolls
● Em Zirrimarra
● Baby Mundua”Eibart” elkartea, Eibarko baserritarrak eta “Debemen”en eskutik, Toribio Etxeberria Kalean.

Eibar BHIko ikasleen “erronka”.
HERRI-KIROLAK + BERTSOLARIAK
12:00etatik 14:00etara Herri Kirolariak eta bertsolariak
Kirolariak:
● Garbiñe Lopez de Uralde
● Jon Lapazaran.
● Jon Loiola.
● Tubi.
Esataria: Ibon Iza
Besteak beste, lasto eta ingude jasotzea, trontza eta lasto jaurtiketa egingo dira.
Bertsolariak:
● Jokin Bergara.
● Eneko Beretxinaga.
Goiz osoan zehar TALOPOSTUA (Gure Esku Dago ekimenaren eskutik).
Dena Toribio Etxebarria kalean.

KALE ANIMAZIOA
13:00etatik 15:00etara Trikipoteoa. Eibarko Trikitilariak kaleetan zehar.

EIBARKO EUSKAL JAIKO 2. PALA TXAPELKETA
13:30 etatik 16:30etara Pala txapelketako finalak Astelena frontoian.

ARRATSALDEAN
KALE ANIMAZIOA
(GOTx) Elektrotxarangaren kale animazioa herriko kaleetatik arratsaldeko 19:15etatik 21.30etara.

KANTU AFARIA
Untzagako karpan gaueko 21:30etan “Bizimina”k prestatuta.
Tiketak Maiatzaren 2tik aurrera salgai, Eibarko Klub Deportiboan.
12€ ikasle eta langabetuek, 15€ langile eta dirua dutenek.
Abestuko diren kantuak “Kittu” musika taldeak joko ditu.
Ondoren… Erromeria. “Jainaga eta Narbaiza”ren eskutik.

Maiatzak 21, Domeka

-12:00etan EUSKAL JAIKO KALEJIRA Urkizutik Untzagaraino.
Dantza ikuskizuneko talde guztiak: gaiteroak, joaldunak, Eibarko Musika
Eskolako eta Jainagaren eskolako trikitilariak.

-12:30etan EUSKAL JAIKO DANTZA JAIALDIA Untzaga Plazan:
– Eibarko “Kezka” dantza taldea.
– Ermuko “Txindurri” dantza taldea.
– Portugaleteko “Elai Alai” dantza taldea.

– 14:30etan HERRI BAZKARIA.
Untzagako karpan 14:30etan “Bizimina”k prestatuta.
Tiketak Maiatzaren 2tik aurrerra salgai, Eibarko Klub Deportiboan.
12€ ikasle eta langabetuek, 15€ langile eta dirua dutenek.

-17:30 ERROMERIA Untzaga plazan, Inguma taldearekin.
-19:30 LARRAIN- DANTZA popularra Untzaga plazan.
-20:00 LARRAIN- DANTZA popularra DEPORTIBO parean.
Euria egingo balu, Euskal Jaiko dantza jaialdia Errebalen izango litzateke.
Erromeria eta Larrain-dantza berriz, Untzagako karpan.

Barra egongo da asteburu osoan zehar, “Ernai” eta “Nalua” taldeen eskutik, ekimenak dauden bitartean soilik.

DENOK BASERRITAR JANTZITA!!!!
Klub Deportiboko kultura batzordea


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude