49. Euskal Jaia Eibarren: prentsaurrekoa

PRENTSAURREKO DEIALDIAkartela_2014_Euskal_Jaia_Eibarren

  • Gaia: 49. Euskal Jaia Eibarren 2014
  • Tokia: EIBARKO KLUB DEPORTIBOA (Toribio Etxebarria, 16)
  • Eguna: Maiatzak 15 (Osteguna)
  • Ordua: Arratsaldeko 18.00etan

Ostegunean, hilaren 15an, aurkeztuko dugu Eibarko Klub Deportiboan Euskal Jaiaren 49. edizioko egitaraua, arratsaldeko 18.00etan hasiko den ekitaldian.

Euskal Jaiaren aurtengo programazioa hilaren 23an hasiko da, eta ostiraletik igandera arte iraungo du.

Eibarko Klub Deportiboak antolatzen duen jai-egitarauak Eibarko Udalaren, Arrate Kultur Elkartearen eta Debemen-en laguntza du.

Aurtengo Ezpalak jaialdiak “Danbolinteroak” dauka gaitzat, eta dantzen doinuak jotzeko orduan, hiru zuloko flauta eta perkusio-tresna batek osatzen duten multzoaren inguruan garatuko da. Ezpalak Jaialdiak, Eibarko eta Iruñeako Udalen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza du.

Antolatzaileek dei egiten herriari kalera baserritar jantzita irteteko deialdia egiten diogu.

Aldi berean, bai kantu-afarian eta baita herri-bazkarian ere parte hartu nahi dutenei jakinarazten zaie txartelak maiatzaren 18rako jaso beharko dituztela Klub Deportiboan.

 


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude