Hona hemen maiatzaren 23tik 25ra antolatuko dugun 49. Euskal Jaiaren egitaraua.
MAIATZAK 23, OSTIRALA
KALIAN JOLASIAN
Untzaga plazan Astixako begiraleek 5, 6 eta 7 urteko umeentzako jolasak dinamizatuko dituzte. Jolasak honako hauek izango dira: Zubiri-zubiri, zapitxoan, sokakoak, txingorka, gomakoak…
Umeek ikastetxeetan jolas-orduetan ikasi dituzten jolasak plazaratzen dira egun horretan. Hamar begirale egongo dira, bost multzotan banatuta. Bikote bakoitzak bere inguruko umeak jolastera gonbidatuko ditu, eta jolas desberdinak landuko dituzte.
Arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara Untzaga plazan.
Udaleko Euskara sailaren eskutik
EIBARKO KANTUZALEAK
19:30etatik 22:00etara herriko kaleak alaituko dituzte kantuz, eta jarraian,
MAGIA PARRASTAN
23:00etan, Untzagako karpan, Magia ikuskizuna Imanol Ituiñoren eskutik.
MAIATZAK 24, LARUNBATA
ARTISAU ETA BASERRITARREN AZOKA
10:00etatik 14:00etara Toribio Etxebarria kalean, Eibarko eta kanpoko artisauen azoka; Eibarko baserritarren azoka.
Artisauak:
1.- Arrate Bidasoro, kosmetika naturala
2.- Nieves Maidagan, telazko marko eta panpinak
3.- Marta Irusta, zilarra
4.- Iratxe Unanue, ume arropa pintatua
5.- Jone Perales, larrua
6.- Arrate Espilla / Karri kitchen, artilea eta liburua
7.- Ahiztak, tela pintatuak
8.- Aittu, erropa eta serigrafia
9.- Debako Arte Eskola
10.- Idoia Areta, argazkilaritza
11.- Ana Orozko, bitxigintza
12.- Eskulan, beira
13.- Manu Teresa, burdinezko lanak
14.- Miren Monasterio, bitxiak.
15.- Jose Luis Vivar, egur taila
16.- Elexamendi, larrugintza.
17.- Igor Unanue, egur taila
18.- Jesus Belaustegi, zeramika
19.- Anemona Studioa, serigrafia eta diseinu grafikoa
20.- Eider Diaz, bitxiak
21.- Mariasun Fernandez
22.- Janire Vila, bitxiak
23.- Haize Eroa, kosmetika naturala
24.- Txotxongillo tallarra
25.- Maria Baskaran, bitxiak
26.- Gorostidi, harri pintatuak
27.- Gabi, papel mache
28.- Victor, egur taila
29.- Bittor, pilotak
30.- Idoia Gabrek, erropa
31.- Nerea Agirre
32.- Bojarekin egindako bitxiak
Baserritarrak:
– Mandiola (gazta)
– Zelaieta (barazkaik)
– Sumendixa (barazkiak)
– Barrundi (barazkiak)
– Mendigoitxi (barazkiak)
– Gisasola (barazkiak)
– Sosola (ogi eta gazta)
– Gorostixa (pastelak)
11:30ak inguruan Dastaketa
gastronomikoa Eibarko baserrietako produktuekin, Arrate Kultur Elkartearen eskutik.
11:45ean HERRI-KIROLAK + BERTSOLARIAK
Egitaraua: Lastoa jaso, Lastoa bota, Ingudea, Trontza.
Herri kirolariak: Jose Lapazaran, Jon Lapazaran, Jose Mari Atutxa eta Jose Martin Bustinza (Tubi).
Bertsolariak: Mikel Arrillaga eta Jon Mikel Mujika
-12:30etan ESKOLEN ARTEKO VII. HERRI-KIROL LEHIAKETA.
Eskolak: Mogel Isasi, Aldatze eta Itzio.
Goiz osoan zehar TALOPOSTUA AEKren eskutik
Dena Toribio Etxebarria kalean.
BENTAZAHARREKO MUTIKO ALAIAK
Arratsaldeko 18:30etatik Untzagako karpatik.
Bentazaharreko mutiko alaiak taldea Urretxu-Zumarragako eta Urrestillako kideez osatua dagoen boskotea da. Taldekideak aspalditik ezagutzen badira ere, eta elkarrekin kalean arituak badira ere, boskote moduan 2006ko udan hasi ziren martxan. Taldeak, funtsean, euskarazko abestien errepertorioa duten emanaldiak eskaintzen ditu, eta eskusoinua, biolina, gitarra, dultzaina, txirula, aho-soinua eta perkusioaz laguntzen dira.
Arrate kultur elkartearen eskutik.
KANTU AFARIA
Gaueko 21:30etan Kantu afaria Untzagako karpan.
23:00etan KANTUAK (Adolfo Jainagak eta Josu Garatek musikatuta) + ERROMERIA Jainaga eta Narbaizarekin (karpan).
Janaria Eibarko elkarte gastronomikoen eskutik.
Sarrerak:
- 7€ (langabetuak, ikasleak, umeak…).
- 10€ (langileak edo dirua dutenak…).
Salgai maiatzaren 2tik 18ra Deportiboan
MAIATZAREN 26, IGANDEA
-12:00etan EUSKAL JAIKO KALEJIRA Urkizutik Untzagaraino: Ezpalak
jaialdiko talde guztiak, gaiteroak, joaldunak, Eibarko Musika Eskolako eta
Jainagaren eskolako trikitilariak. Baita aurtengo Euskal Jairako elkartu den
aspaldiko txistulari talde ederra ere.
-12:30etan EZPALAK dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia
Aurtengo Ezpalak jaialdiak “Danbolinteroak” dauka gaitzat, eta dantzen doinuak jotzeko orduan, hiru zuloko flauta eta perkusio-tresna batek osatzen duten multzoaren inguruan garatuko da.
Aurtengo jaialdian honako danbolintero eta honako dantza-taldeak izango ditugu Eibarren:
- Stepehen Rowley pipe and tabor jotzailea, Ingalaterrako Gloucesterhire eskualdean den Stroud herrikoa, eta bertako Feet Togheter Jump! taldeko Alex Merry dantzaria.
- Katalunian, Tarragonako Cambrils herriko Àngel Vallverdú flabiolaire-a eta bertako ball de bastons.
- Gaztela-Leonen, Zamoran den Muelas del Pan herriko dantzariak. Danbolintero gisa, Mario Martínez Roncero dator.
- Berrizko San Lorenzoko dantzariak eta German Aldekoa txistularia.
- Lapurdiko Itsasu herriko dantzariak. Txirulari eta ttun-ttun jolea Xabier Itzaina da.
- Eibarko Kezka dantza taldeko dantzariak Andoni Altzibar, Iñaki Barua , Jose Migel Laskurain, Amaia Baglieto eta Roberto Altzerrekak jotako doinuetara arituko dira.
Gainera, Ezpalak jaialdia larunbatean Iruñean izango da, bertan hemen aipatutako dantza-taldeez gain Iruñeako Duguna Dantza Taldea ere arituko da. Ikusi egitarau osoa Dantzan.com-en.
Talde guztien informazioa eta informazio orokorra Dantzan.com-en aurkitu dezakezue.
-14:30etan HERRI BAZKARIA Untzagako karpan.
Janaria Eibarko elkarte gastronomikoen eskutik.
Sarrerak:
- 7€ (langabetuak, ikasleak, umeak…).
- 10€ (langileak edo dirua dutenak…).
Salgai maiatzaren 2tik 18ra Deportiboan
17,00 ERROMERIA Untzaga plazan Aiko taldearekin.
19,00: LARRAIN- DANTZA popularra Untzaga plazan.
20,00: LARRAIN- DANTZA popularra DEPORTIBO parean.
Apirilaren 2tik maiatzaren 21era, asteazkenero, arratsaldeko 19:00etan DANTZA IKASTAROA Arrate kultur elkartean. Arrate kultur elkartearen eskutik
Oharra: Euria egingo balu, Ezpalak jaialdia eta arratsaldeko ekitaldiak, Untzagako karpan izango lirateke.
IGANDEAN DENOK BASERRITAR JANTZITA!!!!
Dokumentazioa
Utzi erantzuna