45. Euskal Jaia Eibarren

45. Euskal Jaiaren kartela

45. Euskal Jaiaren kartela

Gaur arratsaldean aurkeztu dugu Deporreko, Arrate Kultur Elkarteko eta Eibarko Udaleko ordezkariek Eibarko Euskal Jaiaren 45. edizioa.

Hurrengo domekan, hilaren 23an, “Aurrez-aurre” dantza ikuskizunarekin hasiko den Eibarko 45. Euskal Jaiak 27tik 30era arte biziko du egitarau osotuena. Eibarko Klub Deportiboak antolatzen duen programaren barruan, 27an Kalamuako Parlamentuko lehiaketa izango da jokoan; 28an urteroko Kalian Jolasianekin batera, Arrasateko Gose taldearen kontzertua izango da Untzagan; 29an goizeko Artisau eta Baserritarren Azokari jarraituz, herri-hirolak eta bertsolariak izango dira eguerdian, Eskolen Arteko IV. Herri-Kirol lehiaketarekin batera eta, arratsaldean, Bertso-Triki Herri Parrandaren ostean, Kantu Afariak eta erromeriak biribilduko dituzte eguna; 30ean, amaitzeko, Euskal Jaiko kalejira egin eta Ezpalak dantza-jauzien nazioarteko jaialdiaz gozatzeko aukera izango da. Azken egun horretako Herri Bazkariaren atzetik, egingo den erromeria eta larrain-dantzarekin amaituko da aurtengo Euskal Jaia.

Zapatuko Kantu Afarirako eta domekako Herri Bazkarirako txartelak salgai daude, 14 eta 20 eurotan, Deporren eta Kultun hilaren 23ra arte.

Hona hemen, Ezpalak jaialdiaren esku-programa.

Ezpalak dantza jaialdiaren esku-programa

Hona hemen prentsa dossierra, Euskal Jaiaren informazio guztiarekin.

45. Euskal Jaiko Prentsa Dossierra

Kantu Afariaren kartela

Kantu Afariaren kartela


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude