Eibarko Klub Deportiboak 41. Euskal Jaia Antolatu du datorren maiatzaren 26tik 28ra.
Ohi bezala, dantza tradizionalek pisu handia izango dute egitarauan, eta alor horri dagokionez, aipatzekoa da aurten Europako taldeei irekiko zaiela ospakizuna Beljika, Frantzia eta Kantabriako dantza taldeak izango baitira Euskal Herrikoekin batera Ezpata-dantzen inguruan antolatu den ekitaldian.
Xiba taldearen euskal jolasekin hasiko da Euskal Jaia maiatzaren 26an, ostiralean, eta zuberotar kantarien emanaldiak emango dio segida. Larunbatean artisau eta baserritar azoka, Herri-kirolak, ezpata-dantzak jaialdiaren lehen zatia eta kantu-afaria izango dira. Igandean Euskal Jaiko kalejira eta dantza saioaren ondoren, bazkaria egingo da Untzagan jarritako karpan eta arratsaldean Jokin-ek animatutako Tapia eta Leturiaren erromeriarekin, eta ohiko larrain-dantzarekin bukatuko da 41. Euskal Jaia.
Afari eta bazkari txartelak
Salgai daude dagoeneko maiatzaren 27an, larunbatean, egingo den kantu-afarirako eta baita maiatzaren 28an, igandean, egingo den bazkarirako txartelak. Baterako zein besterako txartelak 15 eurotan daude salgai Klub Deportiboko barran eta Kultu tabernan. Bazkaritarako txartelak maiatzaren 21arte egongo dira salgai, eta erosi nahi duenak azkar mugitu beharko du.
Eibarko Klub Deportiboak antolatu du Euskal Jaiaren ekitaldi berri hau, Arrate Kultur Elkartea, Etakitto, Eibarko Udala, Eibarko artisau elkartea eta Eibarko hainbat elkarte eta banakoren laguntzarekin.
Eibarko 41. Euskal Jaia
Maiatzak 26, ostirala
- 18.30etan Euskal jolasak Xiba taldearekin Untzaga plazan.
- 22.30etan “A capella” Zuberotar kantarien emanaldia, Untzagako karpan:
- Jean-Pierre (Ttuttu) Luro : Sopranoa
- Jean Noel Pinque : Tenorea
- Jean Bordaxar : Baritona
- Robert Larrandaburu : Baxua
Maiatzak 27, larunbata
- 10.00-14.00 Artisau eta baserritarren azoka Toribio Etxebarrian, talo eta txorizoa, e.a.
- 12.00etan Herri-kirolak eta bertsolariak Toribio Etxebarrian.
- 19.00etan Ezpata-dantzak jaialdia Untzaga Plazan. Euskal Herriko eta atzerriko ezpata-dantzen erakustaldia:
- Beasaingo Aurtzaka dantza taldea
- Debako Gure-Kai dantza taldea
- Kezka Dantza Taldea
- Legazpiko Sustraiak dantza taldea
- Antwerpen-eko (Flandria) Dansgroep Lange Wapper
- Dunkerqueko (Frantzia) In the Kring dantza taldea
- 22.00etan Kantu afaria Untzagako karpan.
Maiatzak 28, igandea
- 12.00etan Euskal Jaiko kalejira Urkizutik Untzagara: Ezpata-dantzak jaialdiko talde guztiak, Amurrioko gaiteroak, joaldunak, Eibarko trikitilariak eta Jainagaren eskolako trikitilariak.
- 12.30etan Ezpata-dantzak jaialdia Untzaga Plazan. Euskal Herriko eta atzerriko ezpata-dantzen erakustaldia:
- Debabarreneko dantzariak eta Ustekabe fanfarea: Inude eta Artzaiak. Dantza taldeak: Kezka (Eibar), Haritz (Elgoibar) eta Txindurri (Ermua).
- Markinako Zerutxu dantza taldea
- Zumarragako Irrintzi dantza taldea
- Danzantes de Ruiloba (Cantabria)
- Antwerpen-eko (Flandria) Dansgroep Lange Wapper
- Dunkerqueko (Frantzia) In the Kring dantza taldea
- 14.30etan Bazkaria karpan.
- 17.00etan Erromeria Untzaga Plazan. Tapia & Leturia eta Jokinekin erromeria
- 19.00etan larrain-dantza Untzagan Plazan.
Utzi erantzuna